Concursos

ZOZKETA // Musika, bertsoak eta antzerkia ‘Gabrielen lekua’ ikuskizunean Basaurin

Taulagainean zortzi artista elkartzen dituen ikuskizuna musika, bertsoak eta antzerkia uztartzen ditu Gabriel Aresti eta bere obra ezagutzera emateko. Apirilaren 11an Social Antzokian eta bost sarrera bikoitz zozketatzen ditugu.

Social Antzokiak apirilerako prestatua duen programazioari “Gabrielen Lekua” muntaia gehitu diote. Gabriel Aresti olerkari bilbotarraren bizitzan oinarritutako ikuskizun hau apirilaren 11an, arratsaldeko 20:30ean izango dugu, 10 eurotan. Ikuskizunak zortzi euskal artista batzen ditu: Oier Guillan (gidoia), Andoni Egaña (gidoia eta bertsoak), Rafa Rueda (musika: gitarra, mandolina, ukelele, banjo), Alain Urrutia (audiobisualak), Ainhoa Alberdi (antzezlea), Iraia Elias (antzezlea), Iban Urizar (tronpeta, korneta) eta Naia Membrillera (perkusioa).

Rockein

Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea du helburu ikuskizun honek. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izango da, eta beste batzuentzat deskubrimendua. Arestiren bizitzak garrantzitsuak izan ziren lekuak ditu ardatz: Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea, bestak beste. Lekuak Arestiren obrarekin lotzen ditu emankizunak: haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonarekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera eta bere ideologia.

Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izango da. Bi pertsonaiek eramango dute kontakizunaren ardatza. Gabriel Arestiren obraren pasarteez gain, zortzi artistek beren beregi emankizunerako sortutako lan berriak ezagutaraziko dituzte.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK

Jaione Ogiza
Antxon Montero
Ludi Viguera
Lourdes Valencia
Oihane Corrales


ZOZKETAREN OINARRIAK

Zozketan parte hartzeko epea ostegunean, apirilaren 10ean, bukatuko da, 12:00etan. Social Antzokian izango den Gabrielen lekua ikuskizuna ikusteko 5 sarrera bikoitzen zozketan hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute info@bidebietairratia.com helbide elektronikora hurrengo datu hauek beteta. Zozketako irabazleekin parte hartu duten emailaren bidez kontaktuan jarriko gara zozketa bukatutako egunean bertan.

Zozketa: Gabrielen lekua
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono mugikorra:

GABRIELEN LEKUA

 

Arriba