Concursos

ZOZKETA // Inazio Tolosa eta Ramon Agirre, musika eta antzerkia Social Antzokian

basauri_social_antzokia_2014_karakola_eta_barea

Ez Dok Amairuren garaietara bueltatzen gaituzte Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek Ray eta Nik pertsonaien bitartez. ‘Kokakola eta barea’ ikuskizun musikatua ikusteko 10 sarrera bikoitz zozketatzen ditugu, Social Antzokiaren eskutik.

Bukatuta. Kokakola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskizun musikatua da. Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren, oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen, Euskal kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea. Inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileretan, entsaioetan, afarietan eta Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo edo Benito Lertxundirekin. Hala diote behintzat.

Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Izan ere, artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena. Zuzendaria Xabier Etxaniz Rojo da eta antzezlanaren egilea Asier Sota.

 

Urriaren 31an, ostiralez, izango da “Kokakola eta Barea” Basauriko antzokian, 20:30ean. Sarrerak salgai daude 10 eurotan socialantzokia.com webgunean, antzokiko txarteldegian eta zozketan parte har dezakezu.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK


Aratz Beranoaguirre De Miguel – Basauri
Itziar Solaguren Azkarate – Basauri
María Fernández Morán – Basauri
Ludi Viguera Olivan – Arrigorriaga
Andrea Abendaño Olalde – Basauri
Amaia Beitia Calcedo – Basauri
Nahikari Ayerdi Barandiaran – Zaratamo
Idoia Ensunza Larrabe – Larrabetzu
Etxahun Gonzalez Sarria – Basauri
Antxon Montero Sola – Arrigorriaga

 

ZOZKETAREN OINARRIAK


Zozketan parte hartzeko epea asteazkenean, urriaren 29an, bukatuko da, 12:00etan. Kokakola eta barea ikuskizunaz gozatzeko 10 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu nahi dutenek honako info@bidebietairratia.com helbide elektronikora email bat bidali beharko dute hurrengo datuak zehaztuz. Zozketa bukatutako egunean bertan helbide elektroniko bidez jakinaraziko zaie irabazleei noiz eta nola jaso sarrerak.

 

Gaia: Kokakola eta barea
Izen-abizenak:
Herria:
NAN:
Telefono zenbakia:

 

KOKAKOLA ETA BAREA


 

Arriba