Bidebieta > Berrienak
Biok liburudendak itxi eta Elkarrek denda berria irekiko du Basaurin PDF fitxategia E-posta
BASAURI
Ostirala, 2012(e)ko urtarrila(r)en 13-(e)an 11:40etan

Basauriko hainbat euskalzale bildu dira denda barruan Biok liburudendari agurra emateko. Otsailetik aurrera, saltoki berria irekiko du Elkarrek, Basaurin irekiko duen lehena.

Basauriko euskal kulturaren erreferente izan da urte askotan. Datorren urtarrilaren 23an agur esango digu Biok liburudendak. Bertan, Elkar kateak denda berria irekiko du, orain arte ez baitu Basaurin saltokirik izan. Joan den asteazkenean, hilaren 11an, herriko hainbat euskalzale Biok liburudendan batu ziren opari eta guzti: Bi zatitan banatutako bustinezko pieza bat jaso zuten denda arduradun diren bi ahizpek urteetan egin duten lanagatik. Omenaldian izan zirenen artean, Jon Arretxe idazle basauriarra eta Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkarteako kideak.

 



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 
Usansolok herri-festak ospatuko ditu azaroko azken asteburuan PDF fitxategia E-posta
GALDAKAO
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 14:05etan

Herritarrak baserritarrez jantzita eta jaietako zapiagaz etortzera animatzen ditu jaietako antolakuntzak. Ostiralean Niketz eta Kalte rock taldeak aritu dira zuzenean. Larunbatean, ostera, egun osoan kale-giroa izango da nagusi.

AZAROAK 25, BARIKUE
17:00 Jaien hasiera.
17:30 Umeentzako jolasak. LUDOTEKA
18:30 XAIBORekin umeentzako giroa.
20:00 Kuadrilen jaitsiera. LAMINTXU G.A.
20:15 Pregoia OINARINen eskutik.
20:30Txorizoa plazan. SASOIZ.
23:30 Kontzertuak
- NIKETZ.
- KALTE

AZAROAK 26, ZAPATUE
11:30 Tailerrak plazan. LUDOTEKA
11:45 Gaztelu puzgarriak
12:00 Odoloste pintxo dastaketa. UJABA
14:00 Tortila eta indaben sarien banaketa
15:00 Herri bazkaria plazan
17:00 - Txapel jaurtiketa lehiaketa
- Mus eta briska txapelketa
17:30 Argazki lehiaketaren sari banaketa
18:00 Trikipoteoa OINARIN txarangarekin
19:00 Taloak plazan.
23:00 Berbenea: “HAITZAMA” taldearekin

AZAROAK, 27 DOMEKA
10:30 Azoka
11:30 Gaztelu puzgarriak estazinoan
12:30 Alardea meatzetan OINARIN DANTZARI TALDEA
13:00 Meza santua
19:00 Jaien amaiera

ABENDUAK 3, ZAPATUA
Eskolarteko krosa

ABENDUAK 4, DOMEKA
San Andres krosaren LIX. edizioa



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 
BIDEOA // ETAk borroka armatua bukatu du PDF fitxategia E-posta
BILBAO
Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an 08:46etan

"Jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki" duela jakinarazi du, BERRIAri helarazitako adierazpenean. Beraz, baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari; izan ere, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du". Duela 52 urte sortu zuten ETA.

"ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du". Hala jakinarazi du euskal erakunde armatuak ostegun arratsaldean, BERRIAri helarazitako agiri batean —urriaren 20ko data du adierazpenak—. Ondorioz, baiezkoa eman dio astelehenean Donostian Nazioarteko Konferentzian sei buruzagik ateratako ebazpenari. Hain zuzen, ETAri dei egiten zioten "jarduera armatuaren behin betiko amaiera" iragartzeko.

Erakunde armatuarentzat, "garrantzi politiko handiko" konferentzia izan da eta, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du".

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
ETAk halako iragarpena egingo balu, nazioarteko buruzagiek Frantziari eta Espainiari "gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko" eskatu diete ebazpenaren bidez. Egin du ETAk iragarpen hori, orain, eta berak ere "Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du".

Aitortu du hemendik aurrerako bidea ere ez dela erraza izango, baina "etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere". Izan ere, "Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen" ari dela dio, eta "mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa" dagoela. "Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera".

iturria Berria



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 
BIDEOA // Tsunamik eta Niketzek joko dute sanfaustoetan Bizizaleak txosnan PDF fitxategia E-posta
BASAURI
Osteguna, 2011(e)ko urria(r)en 13-(e)an 12:37etan

Tsunami hirukote basauriarra lehendik Aske eta Cave Canem taldeetan aritutakoa da Bizizaleaken, ostegunean 19:30ean. Niketz, bestalde, Etxebarritik datorren beste hirukote bat da, dagoeneko hirugarren diskoa kaleratu du.

Basauriko sanfaustoetan antolatzen diren programa alternatiboetako bat da Bizizaleak Txosna Antimilitaristakena. Egitarauko ekintza entzutetsuenetako bat sanfausto egunean egin ohi duten kontzertua izaten da, zehazki, ostegunean 19:30ean. Txosna bertan bi talde arituko dira aurten. Batetik, Tsunami hirukote basauriarra, aurretik Anal Breakers, Aske edota Cave Canem taldeetan aritutakoak. Ostean, Etxebarritik datorren Niketz hirukotea. Tsunamik metal eta hardcore doinuak joko dituzte, eta Niketzek, bestalde, rock gogorra eta melodikoa uztartuko ditu.

NIKETZ - BIZI ETA ADIERAZI

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 
Bertso afaria Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin Basauriko sanfaustoen bezperan PDF fitxategia E-posta
BASAURI
Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 07-(e)an 11:18etan

Basozelai auzoko Zoroz Soro jatetxean izango da bertso afaria, urriaren 7an, Basauriko sanfaustoen bezpera, gaueko 21:30ean, Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin.

Urtero legez, Basauriko sanfaustoen bezperan, urriaren 7an, bertsolaritzak bere txokoa du Basozelaiko Zoroz Soro jatetxean. Aurten, Julio Soto eta Onintza Enbeita bertsolariak izango dira bertso afarian, gaueko 21:30etatik aurrera. Basauriko Balendin Enbeita Bertso eskolak antolatuta, ticketak honako toki hauetan salgai daude: Bolintxu AEK Euskaltegian, Udal Euskaltegian eta León de Oro tabernan. Bertso afaria Basauriko Udalaren laguntza du eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz babesten duen Bertsotan egitasmoaren parte da.



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 


Orria: 1 Guztira: 12