Bidebieta Irratia
Jon-k idatzia    Asteartea, 2011(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 14:12etan    PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Arrigorriagako udalak euskararen erabilera indartu du herritarren artean

Alkatearen iritziz, urtez urte, gero eta euskara gehiago erabiltzen da herrian. Urte hasieran, 2.000 boltsa banatu dituzte merkatari eta bezeroen artean.

Gabonetan merkataritzaren sektorean euskararen erabilera hedatzeko abian jarritako kanpaina “arrakastatsua izan da; kontsumitzaileen eta merkatarien arteko harremanetan hizkuntza hau bultzatzen lagundu du, eta, ondorioz, baita Arrigorriagako herritarren artean ere”, adierazi du Alberto Ruiz de Azua alkateak. Ekimenak ‘Euskara Arrigorriagako Merkataritzara’ izena dauka, eta 2.000 poltsa banatu dira Arrigorriagako saltoki bakoitzean, besteak beste, fruta-dendetan, harategietan, zapata-dendetan eta opari-dendetan.

Aurtengo leloa, ‘Eraman Euskara Zurekin’, diseinatutako 2.000 elementuetako bakoitzean grabatu da. “Hedatze-uhina Arrigorriagako merkataritza-lokal guztietara iritsi da; izan ere, banatu ditugun eta beraien bezeroei eman dizkieten poltsak herri guztian ikusi dira”, esan du Arrigorriagako alkateak. “Onartu beharra daukagu euskara gero eta gehiago erabiltzen dela Arrigorriagako herritarren artean”, zehaztu du Ruiz de Azuak. “Udaletik –argitu du–, herriko saltoki guztiak zoriondu nahi ditugu, euskararen aldeko ekimenak gauzatzeko duten jarreragatik”. Era berean, Ruiz de Azuak iragarri du “ekimen gehiago egiteko aukera egongo dela”, eta, beraz, gonbit egiten die Arrigorriagako herritar guztiei “euskararen erabilera sustatu dezaketen jardueren proposamenak egin ditzaten”.

DENDEN IZENAK EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Helburu berarekin, toki Administrazioak zenbait jarduera zehatz bultzatu ditu azken urteotan. Ekimen horien artean, honakoak nabarmendu daitezke: itzulpen zerbitzua, sektore eta talde desberdinen artean euskarazko materialak banatzea, merkataritzako errotuluak eta olanak euskaraz jartzeko laguntza ekonomikoak, eta euskara eskolak merkatarientzat.

Gaur egun, “gure herrian dauden saltokiei bertako kartelak itzultzeko laguntza ari gara ematen, horiek, gutxienez, gaztelaniaz eta euskaraz ager daitezen”, adierazi du alkateak. Merkataritzaren sektorean euskararen erabilera hedatzera zuzendutako kanpainak bat egin du Arrigorriagan dagoeneko finkatuta dauden eta filosofia bera duten beste plan batzuekin, hala nola, Berban Berban eta Berbalagun ekimenekin. Lehenengoaren kasuan, “programaren helburua da euskara era dibertigarrian eta gazteei interesatzen zaizkien jardueretan erabiltzea”, argitu du Ruiz de Azuak.

BERBAN BERBAN ETA BERBALAGUN

Berban Berban programak, Udaleko Euskara Sailak antolatutakoak, 12 eta 14 urte bitarteko gazteen bi talde ditu aurten, eta, guztira, 28 gazte daude. Ikasleak ostiral arratsaldean biltzen dira Abusu auzoan eta larunbat goizean Gaztegunean, eta hainbat jarduera antolatzen dituzte: irteerak patinatzera, Umeen Gabonetako Parkera, zinera, sukaldaritzako tailerrak, eskulanen tailerrak eta mozorroen tailerrak, besteak beste. Berbalagun, bestalde, Euskaltegiak diseinatutako programa da, eta solasaldiak antolatzen ditu ikasleen eta herriko pertsona ezagunen artean.



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
Azken eguneratzea ( Asteartea, 2011(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 14:34etan )
 
Jon-k idatzia    Ostirala, 2011(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 09:43etan    PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Irratia eta telebistari buruz ikasi eta praktikatu dute Barandiaran eskolan
etxeabarri barandiaran eskola ikastaroa
Jose Migel Barandiaran eskolako hirugarren mailako ehun bat ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiak eskaintzen dituen ahozkotasun ikastaroetan. Aurten, irratiaz gain, telebista ere erabili dute ikastaroek umeen hitz erraztasuna hobetzeko.

Hirugarren urtez jarraian, 7 eta 9 urte bitarteko ikasle bizkaitarrei zuzendutako irrati eta telebista ikastaroak antolatu ditu Bidebieta Irratiak. Aurten, Gandasegi eskola (Galdakao), Jose Migel Barandiaran eskola (Etxebarri) eta Arizko ikastola (Basauri) izan dira hiru parte hartzaileak. Abenduan hasi ziren eskola teoriko eta praktikoak eta urtarrilean bukatu dira ikastaroak. Ikasle talde bakoitzak euren irratsaio propioa grabatu dute Bidebieta Irratiak dituen estudioetan, Basauriko Gizarte Etxean. Ikastaroek Bizkaiko Foru Alduandiaren diru-laguntza jaso dute.

ETXEBARRI - JM BARANDIARAN - IRRATSAIOA

Eskola: José Miguel Barandiarán
Maila: 3A
Irratsaioa jaitsi: MP3

Eskola: José Miguel Barandiarán
Maila: 3B
Irratsaioa jaitsi: MP3

ETXEBARRI - JM BARANDIARAN - BIDEOA

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
Azken eguneratzea ( Ostirala, 2011(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 09:51etan )
 
Jon-k idatzia    Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 14:05etan    PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Usansolok herri-festak ospatuko ditu azaroko azken asteburuan

Herritarrak baserritarrez jantzita eta jaietako zapiagaz etortzera animatzen ditu jaietako antolakuntzak. Ostiralean Niketz eta Kalte rock taldeak aritu dira zuzenean. Larunbatean, ostera, egun osoan kale-giroa izango da nagusi.

AZAROAK 25, BARIKUE
17:00 Jaien hasiera.
17:30 Umeentzako jolasak. LUDOTEKA
18:30 XAIBORekin umeentzako giroa.
20:00 Kuadrilen jaitsiera. LAMINTXU G.A.
20:15 Pregoia OINARINen eskutik.
20:30Txorizoa plazan. SASOIZ.
23:30 Kontzertuak
- NIKETZ.
- KALTE

AZAROAK 26, ZAPATUE
11:30 Tailerrak plazan. LUDOTEKA
11:45 Gaztelu puzgarriak
12:00 Odoloste pintxo dastaketa. UJABA
14:00 Tortila eta indaben sarien banaketa
15:00 Herri bazkaria plazan
17:00 - Txapel jaurtiketa lehiaketa
- Mus eta briska txapelketa
17:30 Argazki lehiaketaren sari banaketa
18:00 Trikipoteoa OINARIN txarangarekin
19:00 Taloak plazan.
23:00 Berbenea: “HAITZAMA” taldearekin

AZAROAK, 27 DOMEKA
10:30 Azoka
11:30 Gaztelu puzgarriak estazinoan
12:30 Alardea meatzetan OINARIN DANTZARI TALDEA
13:00 Meza santua
19:00 Jaien amaiera

ABENDUAK 3, ZAPATUA
Eskolarteko krosa

ABENDUAK 4, DOMEKA
San Andres krosaren LIX. edizioa



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
Azken eguneratzea ( Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 14:08etan )
 
Jon-k idatzia    Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an 08:46etan    PDF fitxategia Inprimatu E-posta
BIDEOA // ETAk borroka armatua bukatu du

"Jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki" duela jakinarazi du, BERRIAri helarazitako adierazpenean. Beraz, baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari; izan ere, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du". Duela 52 urte sortu zuten ETA.

"ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du". Hala jakinarazi du euskal erakunde armatuak ostegun arratsaldean, BERRIAri helarazitako agiri batean —urriaren 20ko data du adierazpenak—. Ondorioz, baiezkoa eman dio astelehenean Donostian Nazioarteko Konferentzian sei buruzagik ateratako ebazpenari. Hain zuzen, ETAri dei egiten zioten "jarduera armatuaren behin betiko amaiera" iragartzeko.

Erakunde armatuarentzat, "garrantzi politiko handiko" konferentzia izan da eta, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du".

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
ETAk halako iragarpena egingo balu, nazioarteko buruzagiek Frantziari eta Espainiari "gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko" eskatu diete ebazpenaren bidez. Egin du ETAk iragarpen hori, orain, eta berak ere "Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du".

Aitortu du hemendik aurrerako bidea ere ez dela erraza izango, baina "etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere". Izan ere, "Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen" ari dela dio, eta "mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa" dagoela. "Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera".

iturria Berria



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
Azken eguneratzea ( Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an 09:08etan )
 
Jon-k idatzia    Ostirala, 2012(e)ko urtarrila(r)en 13-(e)an 11:40etan    PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Biok liburudendak itxi eta Elkarrek denda berria irekiko du Basaurin

Basauriko hainbat euskalzale bildu dira denda barruan Biok liburudendari agurra emateko. Otsailetik aurrera, saltoki berria irekiko du Elkarrek, Basaurin irekiko duen lehena.

Basauriko euskal kulturaren erreferente izan da urte askotan. Datorren urtarrilaren 23an agur esango digu Biok liburudendak. Bertan, Elkar kateak denda berria irekiko du, orain arte ez baitu Basaurin saltokirik izan. Joan den asteazkenean, hilaren 11an, herriko hainbat euskalzale Biok liburudendan batu ziren opari eta guzti: Bi zatitan banatutako bustinezko pieza bat jaso zuten denda arduradun diren bi ahizpek urteetan egin duten lanagatik. Omenaldian izan zirenen artean, Jon Arretxe idazle basauriarra eta Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkarteako kideak.

 



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
Azken eguneratzea ( Ostirala, 2012(e)ko urtarrila(r)en 13-(e)an 11:44etan )
 


Orria: 1 Guztira: 12