Ostiraletan (19:00 - 20:00) eta larunbatetan (16:00 - 17:00)

2004ko abendutik, gizarte digitalaz, musikaz, eta jendarteaz diharduen irratsaioa da irratia.com. Helburu nagusia: "Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu". Zuzenean emititzen da asteazkenero 13:00etan (Euskal Herriko ordua) Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Edonondik entzuteaz gain, edonoiz entzun daitezke irratia.comen saioak MP3 formatoan. Bidebieta Irratian ostiralero emititzen d, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Irratsaioa eta bitakora lau lagunen artean egiten dugu:

  • Patxi Gaztelumendi. Kazetaria, blogaria, musikazalea egunez, literaturazalea gauez eta lantzean behin bertsozalea.
  • Jabi Zabala. Kazetaria, blogaria, musikazalea, literaturazalea eta argazkizalea.
  • Ibon Burgoa, teknikari lanetan eta musika aukeratzen.
  • Ekaitz Hernandez, musika nahasketak eta ftp-podcast arduraduna.

Euskal Herriko lehen irrati digitalaren proiektua, hala ere, 2000ko azaroaren 1ean abiatu zen, egungoaren oso ezberdina zen kontzeptu batekin: webgune estatikoa, irratsaio bat eta musika kanalak zituen webgune zaharra ikus daiteke hemen. Gure ibilbideaz zerbait gehiago jakiteko, egin klik hemen.

Webgune honetako edukiak (audio, bideo, irudi zein testuak) libreki banatu eta erabiltzeko baimena duzu lizentzia honen arabera (jatorriaren atribuzioa da eskatzen den baldintza bakarra).



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Astelehenetik ostiralera 14:20ean eta igandetan 14:00etan

Bidebieta Irratiak gazteen aldeko apustua egiten du. Irratiko mikroa ireki eta, gidoia aurrean, irratsaio bat egiteko aukera ematen die. Horrela, publiko baten aurrean euskeraz hitz egiteko gaitasuna umetatik jorratzen dute.

Egunero, eskoletako hainbat mailetako ikasleak kontu kontari aritzen dira. Euren hizpide izaten dira eguraldia, txisteak, erreportajeak, eguneko menua eta orotariko elkarrizketak, besteak beste. Hizlari batzuek ondo, beste batzuek ez horren ondo... baina denek berezko saltsa eta piperra dute.

Arizko Ikastolako umeek urteak daramatzate ''Pirri Parra Bidebietan'' izeneko irratsaioarekin. 2009an Bidebieta Irratiko estudioak bisitatu diztute eta, bideoan ikus daitekenez, eskolan egiten dutena irrati estudio profesional batzuetan egin zuten.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
 

Halaber, Gandasegi (Galdakao) eta J.M. Barandiaran (Etxebarri) eskolek ere parte hartu dute 2009an Bidebieta Irratiak eman dituen 'Haurrentzako irrati ikastaroak' proiektuan. Hona eskoletako umeek egindako grabaketak. 

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.



Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Astelehenetik ostiralera 14:00etan eta 21:00etan

Bizkaia al día Bidebieta Irratiaren eguneroko albistegia da. Nerbioi-Ibaizabal eskualdiko albisteak, elkarrizketak, erreportaiak eta inkesta digitalak jasotzen ditu. Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga eta Bilboko albisteak, besteak beste.

Bizkaia al día albistegian agertutako albiste, elkarrizketa eta erreportaia guztiak webgunean ere egongo dira, testu, audio eta bideo formatuan. Zuk nahi dituzun albisteak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora bidali ditzakezu.

BIZKAIA AL DÍA
Zuzendaria: Jon Villapun
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 14:00etan eta 21:00etan
Telefonoa: 94 440 66 92
Emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu


Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.