|
Ostiraletan (19:00 - 20:00) eta larunbatetan (16:00 - 17:00)2004ko abendutik, gizarte digitalaz, musikaz, eta jendarteaz diharduen irratsaioa da irratia.com. Helburu nagusia: "Euskal kultura digitalizatu, kultura digitala euskaldundu". Zuzenean emititzen da asteazkenero 13:00etan (Euskal Herriko ordua) Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Edonondik entzuteaz gain, edonoiz entzun daitezke irratia.comen saioak MP3 formatoan. Bidebieta Irratian ostiralero emititzen d, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Irratsaioa eta bitakora lau lagunen artean egiten dugu:
Euskal Herriko lehen irrati digitalaren proiektua, hala ere, 2000ko azaroaren 1ean abiatu zen, egungoaren oso ezberdina zen kontzeptu batekin: webgune estatikoa, irratsaio bat eta musika kanalak zituen webgune zaharra ikus daiteke hemen. Gure ibilbideaz zerbait gehiago jakiteko, egin klik hemen. Webgune honetako edukiak (audio, bideo, irudi zein testuak) libreki banatu eta erabiltzeko baimena duzu lizentzia honen arabera (jatorriaren atribuzioa da eskatzen den baldintza bakarra). Add your comment |








