Astelehenetik ostiralera 14:20ean eta igandetan 14:00etan
Bidebieta Irratiak gazteen aldeko apustua egiten du. Irratiko mikroa ireki eta, gidoia aurrean, irratsaio bat egiteko aukera ematen die. Horrela, publiko baten aurrean euskeraz hitz egiteko gaitasuna umetatik jorratzen dute.
Egunero, eskoletako hainbat mailetako ikasleak kontu kontari aritzen dira. Euren hizpide izaten dira eguraldia, txisteak, erreportajeak, eguneko menua eta orotariko elkarrizketak, besteak beste. Hizlari batzuek ondo, beste batzuek ez horren ondo... baina denek berezko saltsa eta piperra dute.
Arizko Ikastolako umeek urteak daramatzate ''Pirri Parra Bidebietan'' izeneko irratsaioarekin. 2009an Bidebieta Irratiko estudioak bisitatu diztute eta, bideoan ikus daitekenez, eskolan egiten dutena irrati estudio profesional batzuetan egin zuten.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Halaber, Gandasegi (Galdakao) eta J.M. Barandiaran (Etxebarri) eskolek ere parte hartu dute 2009an Bidebieta Irratiak eman dituen 'Haurrentzako irrati ikastaroak' proiektuan. Hona eskoletako umeek egindako grabaketak.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!