| Nortzuk gara |
|
|
| Nortzuk gara |
|
|
BIDEBIETA IRRATIA 1997ko apirilean jaio zen, Basaurin. Herrian herriko albisteen berri ematen duen irrati librea da. Egun, Bidebieta Irratiak 92.9 FMan emititzen du Bizkaian eta webgunearen bidez eduki guztiak (albisteak, bideoak, audioak, inkestak, etab) eskuragarri jartzen ditu.
2008ko otsailean, Bi fm jaio zen, Bidebieta Irratiaren alde musikalari bide emateko asmoz. Bi fm proiektuak web gune propioa dauka eta irratiaren eduki musikalak jorratzen ditu. Horrela, Bidebieta Irratiak Bizkaiko eta, bereziki, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko informazioari eusten dio.
BIDEBIETA IRRATIAren web gunean edozein albisteren inguruan iritzia eman dezake edonork, baita albistea sare sozialetan partekatu ere, bideoak eta argazkiak ikusi, programak entzun edota hauek mp3 formatuan jaitsi. Bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu web guneak: ordularia, trafiko kamerak eta eguraldia. Erredakzioarekin kontaktuan jartzeko helbide elektronikoa: redaccion@bidebietairratia.com.
Azkenik, 2009an Bidebieta Irratiak 'Haurrentzako irrati ikastaroak' egin ditu Bizkaiko hainbat eskolatan. Datozen urteetan, egitasmoarekin jarraitzeko asmoa du.