|
|||
| Arrigorriaga eta Ayuda en Acción emakumeekin bat eginda ''berdintasuna, justizia eta bakea lortzeko'' |
|
Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundeak herrialde ezberdinetan aurkeztuko ditu genero berdintasuna sustatzeko konpromisoak. Martxoaren 1etik 8ra bitartean hitzaldiak, antzerkiak eta erakusketak ospatuko dira.‘Berdintasunera bidean’ izenpean, Arrigorriagako Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekitaldiekin bat egingo du. Ekitaldi horiek martxoaren 1ean hasiko dira Kultur Etxean "Asertividad y pautas de comportamiento para mujeres cuidadoras" izena daraman hitzaldiarekin. Aurtengo berrikuntzetako bat I. Jarduera Osasungarrien Jardunaldiak dira. Martxoaren 8an ospatuko dira Gaztegunean, goiz eta arratsaldez. Adimena eta gorputza osasuntsu mantentzeko jarduera ezberdinen berri emango da lehen edizio honetan. AYUDA EN ACCIÓN-EN ARGAZKI ERASKUKETA Martxoaren 3tik aurrera, herrialde ezberdinetan genero berdintasuna sustatzeko harturiko konpromisoei buruzko argazki erakusketa ikusi ahal izango da Kultur Etxean. "Muévete por la Igualdad. Es de justicia" kanpainaren erakusketa Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du, eta inaugurazio ekitaldian berdintasun gaietan aditu den Jaione San Sebastianek aurkezpen bat egingo du arratsaldeko 18:30etan Ikusentzutekoen Gelan. Add your comment |










