|
|||
| Umeentzako ikastaroak uztailean Arrigorriagako udako terrazen eskutik |
|
Gotzon Ajuriak, euskararako zinegotziak, adierazi duenez 'Udako terrazak' "euskara eta irakurketa sustatzeko eta hiri-espazioak aisialdi eta kultura espazio bihurtzeko proposamen bat da".Arrigorriagako Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak zazpigarren urtez udako ohiko programa 'Ipuin eta letren terrazak' antolatu dute. Ekimena Lehendakari Agirre parkean izango da ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean eta tailerrak 11:00etatik 13:30era eta 17:30etatik 19:30era irekita egongo dira. IPUIN KONTALARIAK, ALDIZKARIAK ETA AISIALDIA 'Udako terrazak' hiru gunetan egongo dira banatuta. Lehenengo guneak haur gazteenak eta gurasoak hartuko ditu, eta bertan, aldizkariak eta egunkariak izango dira. Bigarren gunean irakurzaletasuna sustatzea helburua dauka eta horretarako ipuin-kontalari bat egongo da. Add your comment |










