|
|||
| Landaederragako hilerriak bere instalazioak hobetu ditu 160 hilobi eta mila horma-hilobirekin |
|
24.100 metro karratuko azalerarekin eta 3,4 milioi eurotako aurrekontuarekin, hilobiaren inguruan dagoen parkea “jasangarritasunaren aldeko apustua” da.Bere hirigintza-ikuskeragatik eta lurperatzeen kudeaketagatik munduan bakarra den Landaederragako hilerriak, berdintasunean oinarrituriko zerbitzua eskainiko du eta akonfesionala izango da. Batasun irudi bat eman asmoz, ez da Udalak eskainia ez den ezaugarri erlijiosorik edota apaingarririk onartuko. ERRAUSKETA, HILERRIAK ETA HORMA-HILOBIEN ALOKAIRUA 75 URTERAKO Nekropoli berriak bi gune ezberdin ditu: lurperatze edo hilobiena, batetik, eta horma-hilobiena, bestetik. Lehenak lur azpian prestaturiko 160 eremu baino gehiago ditu, eta gorpuzkiak gehienez bost urtez egongo lirateke bertan. Horma-hilobien guneak behin bost urte horiek igarotakoan hilobietatik aterako diren gorpuzkiak jasoko ditu. Add your comment |










