|
|||
| Arrigorriagako udalak euskararen erabilera indartu du herritarren artean |
|
Alkatearen iritziz, urtez urte, gero eta euskara gehiago erabiltzen da herrian. Urte hasieran, 2.000 boltsa banatu dituzte merkatari eta bezeroen artean.Gabonetan merkataritzaren sektorean euskararen erabilera hedatzeko abian jarritako kanpaina “arrakastatsua izan da; kontsumitzaileen eta merkatarien arteko harremanetan hizkuntza hau bultzatzen lagundu du, eta, ondorioz, baita Arrigorriagako herritarren artean ere”, adierazi du Alberto Ruiz de Azua alkateak. Ekimenak ‘Euskara Arrigorriagako Merkataritzara’ izena dauka, eta 2.000 poltsa banatu dira Arrigorriagako saltoki bakoitzean, besteak beste, fruta-dendetan, harategietan, zapata-dendetan eta opari-dendetan. DENDEN IZENAK EUSKARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK Helburu berarekin, toki Administrazioak zenbait jarduera zehatz bultzatu ditu azken urteotan. Ekimen horien artean, honakoak nabarmendu daitezke: itzulpen zerbitzua, sektore eta talde desberdinen artean euskarazko materialak banatzea, merkataritzako errotuluak eta olanak euskaraz jartzeko laguntza ekonomikoak, eta euskara eskolak merkatarientzat. BERBAN BERBAN ETA BERBALAGUN Berban Berban programak, Udaleko Euskara Sailak antolatutakoak, 12 eta 14 urte bitarteko gazteen bi talde ditu aurten, eta, guztira, 28 gazte daude. Ikasleak ostiral arratsaldean biltzen dira Abusu auzoan eta larunbat goizean Gaztegunean, eta hainbat jarduera antolatzen dituzte: irteerak patinatzera, Umeen Gabonetako Parkera, zinera, sukaldaritzako tailerrak, eskulanen tailerrak eta mozorroen tailerrak, besteak beste. Berbalagun, bestalde, Euskaltegiak diseinatutako programa da, eta solasaldiak antolatzen ditu ikasleen eta herriko pertsona ezagunen artean. Add your comment |










