Biok liburudendak itxi eta Elkarrek denda berria irekiko du Basaurin
Basauriko hainbat euskalzale bildu dira denda barruan Biok liburudendari agurra emateko. Otsailetik aurrera, saltoki berria irekiko du Elkarrek, Basaurin irekiko duen lehena.
Basauriko euskal kulturaren erreferente izan da urte askotan. Datorren urtarrilaren 23an agur esango digu Biok liburudendak. Bertan, Elkar kateak denda berria irekiko du, orain arte ez baitu Basaurin saltokirik izan. Joan den asteazkenean, hilaren 11an, herriko hainbat euskalzale Biok liburudendan batu ziren opari eta guzti: Bi zatitan banatutako bustinezko pieza bat jaso zuten denda arduradun diren bi ahizpek urteetan egin duten lanagatik. Omenaldian izan zirenen artean, Jon Arretxe idazle basauriarra eta Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkarteako kideak.
BIDEOA // Tsunamik eta Niketzek joko dute sanfaustoetan Bizizaleak txosnan
Tsunami hirukote basauriarra lehendik Aske eta Cave Canem taldeetan aritutakoa da Bizizaleaken, ostegunean 19:30ean. Niketz, bestalde, Etxebarritik datorren beste hirukote bat da, dagoeneko hirugarren diskoa kaleratu du.
Basauriko sanfaustoetan antolatzen diren programa alternatiboetako bat da Bizizaleak Txosna Antimilitaristakena. Egitarauko ekintza entzutetsuenetako bat sanfausto egunean egin ohi duten kontzertua izaten da, zehazki, ostegunean 19:30ean. Txosna bertan bi talde arituko dira aurten. Batetik, Tsunami hirukote basauriarra, aurretik Anal Breakers, Aske edota Cave Canem taldeetan aritutakoak. Ostean, Etxebarritik datorren Niketz hirukotea. Tsunamik metal eta hardcore doinuak joko dituzte, eta Niketzek, bestalde, rock gogorra eta melodikoa uztartuko ditu.
NIKETZ - BIZI ETA ADIERAZI
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Bertso afaria Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin Basauriko sanfaustoen bezperan
Basozelai auzoko Zoroz Soro jatetxean izango da bertso afaria, urriaren 7an, Basauriko sanfaustoen bezpera, gaueko 21:30ean, Julio Soto eta Onintza Enbeitarekin.
Urtero legez, Basauriko sanfaustoen bezperan, urriaren 7an, bertsolaritzak bere txokoa du Basozelaiko Zoroz Soro jatetxean. Aurten, Julio Soto eta Onintza Enbeita bertsolariak izango dira bertso afarian, gaueko 21:30etatik aurrera. Basauriko Balendin Enbeita Bertso eskolak antolatuta, ticketak honako toki hauetan salgai daude: Bolintxu AEK Euskaltegian, Udal Euskaltegian eta León de Oro tabernan. Bertso afaria Basauriko Udalaren laguntza du eta Bizkaiko Foru Aldundiak diruz babesten duen Bertsotan egitasmoaren parte da.
Korrika 17ko Bertso jaialdia ikusteko 10 sarrera bikoitzen zozketa
Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea eta zenbait finalista Basauriko Bertso jaialdian izango dira ostiralean. Zozketan parte hartzeko, deitu 94 440 66 02 telefonora edo bidali e-mail bat
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera zure datu pertsonalekin.
Apirilaren 15eko gauean, Korrika 17 Basaurira helduko da. Bitartean, Korrika Kulturala osatzen duten gizarte agente ezberdinek hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Horietako entzutetsuena, Basauriko Social Antzokian izango den Bertso jaialdia, ostiralean, apirilaren 8an, 20.00etan. Bertan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak izan ziren Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Andoni Egaña, eta Jone Uria eta Arkaitz Estiballes ikusteko aukera izango dugu. Gai-jartzailea Unai Elizasu izango da.
PARTE HARTU ZOZKETAN!
10 sarrera bikotzen zozketan parte hartu nahi duten pertsonek bi bide dituzte zozketan euren izena emateko: lehena, 94 440 66 92 telefonora deitu; eta bigarrena,
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbide elektronikora e-mail bat bidali hurrengo datu hauekin -zozketako irabazleei telefonoz jakinaraziko zaie-:
BIDEOA // Korrika apirilaren 15ean helduko da Basaurira, gaueko 22:00etan
Urbitik sartu, Kaleroraino igo, udaletxetik igaro eta San Miguelera joango da Korrika 17. Autobusak antolatu ditu AEKak apirilaren 17an Donostiara joateko, Korrikaren helmugara.
Hamahiru egun eskas gelditzen dira Korrika 17 abiatzeko Euskal Herrian barrena. Ibilibide ofizialak jasotzen duenez, 21:15ak aldera Galdakaotik igaro ostean, Basaurira helduko da Korrika, gaueko hamarretan. Azken hitza Korrika Batzordearena izango den arren, dirudienez, aurretik egindako ibilbide bat errepikatuko du, hau da, Urbi auzotik sartu eta Kaleroraino helduko da. Ondoren, udaletxetik igaro eta San Migeletik Arrigorriagara bidean alde egingo du. Hementxe duzue Korrika 17ren ibilbide zehatza: http://tinyurl.com/5wyps4t
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Apirilaren 7tik 17ra bitartean, aurtengo Korrikak 2.000 kilometro egingo ditu, Trebiñutik Donostiara bitartean. Euskara eta hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko balioko du Korrikak jasoko duen dirua. Aurten, Korrikaren omendua Euskaltzaindia izango da. Horiek horrela, Korrika kulturalak hamaika ekitaldi antolatu ditu Basaurin. Orain lau urte, Korrikak 600.000 lagun bildu zituen ibilbide osoan zehar.