|
|||
| Basauriko 'Ibaigane Zinema' berriak egunero zabalduko du |
|
Ibaiganeko Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoa zine proiekzioetara bideratuko du Udalak esklusiboki. Kultur Basauriko langileek kudeatuko dute zinea.Bilbondoren handitze proiektuak 8 zine aretoren itxiera ekarri du, eta bazirudien martxoaren amaieratik aurrera Social Antzokia izango zela Basauriko zine areto bakarra. Azkenean, ordea, ez da hala izango. Kultur Basaurik baieztatu duenez, “epe laburrera egunero zabalduko diren bi areto izango ditu Basaurik. ‘Ibaigane Zinema’ izango da zine areto berriaren izena, eta gaur egun Ibaigane Kultur Etxeko Ekitaldi Aretoa den gelan kokatuko da, beharrezko berritze-lanak egin ondoren. SOCIAL ANTZOKIA BERRITZE LANENGATIK UDAN ITXITA 2010eko egitarau berriaren aurkezpenean, Social Antzokiko gerente Gerardo Ayok antzokia ekainetik aurrera itxita egongo dela baieztatu zuen, eta berritze lanak irailaren amaierarako edo urriaren hasierarako amaituta egotea espero dutela. Hala ere, zuhurtasunez jokatze aldera, antzokiak ez du inongo ikuskizunik lotu 2010eko sanfaustoetarako, balitekeelako lanak luzatzea. Social Antzokiko lanak Udalaren aurtengo aurrekontuko inbertsiorik handienetako bat dira -2 milioi euro-. Bilbondo Merkatal Guneko handitze lanak ere -bertako eskaintza eta zerbitzuak hobetzea helburu dutenak- datorren udan hasiko dira. Add your comment |










