|
|||
| BIDEOA // Mikel Varasek 'Irrintzi en el aire' eskultura aurkeztu du Basaurin |
|
Kuartelaren ondotik igaroz herrira sartzean aurki daitekeen isletan dago artelana otsailaren 20az geroztik. Altzairu herdoilgaitzez egina dago eta bost metroko altuera du.Mikel Varas artista bilbotarraren eskultura bat aukeratu du Basauriko Udalak Lehendakari Agirre kaletik igarotzen den herrirako sarrera apaintzeko. Altzairu herdoilgaitzez egina dago, bost metroko garaiera du eta Bidebieta Institutaren eta kuartelaren inguruan dagoen isletan kokatua dago.
Rekalden jaioa, Mikel Varas artista gaztea da, 29 urte ditu, baina dagoeneko bere obra Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxea bezalako egile handien lanen ondoan ikusi ahal izan dugu. Bere sormen lanetan ohikoa den bezala, eskultura guztiek olerki bat daramate ondoan. Kasu honetan, eskulturaren inguruan dagoen espaloian jarritako plaka batean irakur daiteke olerkia. GARABATOS EN EL AIRE Eskulturaz gain, poesia ere landu du Mikel Varasek. "Garabatos en el aire" da bere bigarren argitalpena –"Esculpiendo la palabra"- izan zen lehena-, eta bere obretako argazki eta olerkiak jaso ditu bertan. Martxoaren 5a bitartean bere azken lanak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke Bilbaína Elkartean. Add your comment |











