|
|||
| BIDEOA // Soloarteko futbol-zelaia irailean hasiko den denboraldirako prest egon liteke |
|
Osasun Sailaren azterketak eta ‘Jokoak eta ikuskizunak’ baimena jasotzeak futbol-zelaiaren irekiera atzera lezakete. Bestetik, aste honetan jokatuko dira lehenengo partidak Basozelaiko futbol 7-ko instalazio berrietan."Denboraldi ofiziala hasterako prest egongo da futbol-zelaia". Basauriko IMDko lehendakari Esteban Francosek horrelaxe baieztatu du, baina zehaztu du baimenak jasotzeak atzerapenak sor ditzakeela: "Baimenena da atalik korapilatsuena. Osasun Sailaz gain, 'Jokoak eta ikuskizunak' bezalako baimenak lortzeak futbol-zelaiaren irekiera atzeratu dezakete". Hala ere, Bidebieta TVko bideoan ikus daitekeen bezala, Francosen ustez oso litekeena da irailerako egiteko guztiak beteta egotea.
Soloarteko futbol-zelaiko harmaila nagusia orain arte bezala mantenduko da, eta alboetako harmailak, aldagelak eta joko-zelaia berrituko dira. Berrikuntza moduan, Soloarteko instalazioek Interneterako Wi-fi sarbidea izango dute, eta horrela emaitzak lehenbailehen bidali ahal izango dira Federaziora. Soloarteko futbol-zelaiaren irekierak eta Basozelaiko futbol 7-ko zelai berrituak "Basauriko talde guztien entrenamendu eta partida kopurua arintzeko balioko dute". BASOZELAIKO FUTBOL 7, HIRU KIROL ERAKUNDEK KUDEATUA Hondarrezko zelai zaharrean ureztatze sistema berria, zelai artifiziala eta bost fokudun lau dorre jarriko dira, eta kirol-material guztia ere berritu egingo da –ateak, aulkiak, markagailuak eta hesiak-. Lanek zazpi hilabete iraun dute eta joan den azaroan amaitu ziren. IRUARETXETAKO PARKE BERRITUA Basauriko Udalak Iruaretxetako parkea ere berritu du, Tiro Zelaia bezala ezagunagoa dena. Basozelaiko pasealekutik parkera bitarteko espaloiak eta argiteria berritzeko lanak maiatzean hasi eta abenduan amaitu dira, eta E-Planaren baitan 835.000 euroko inbertsioa izan dute. Zure Iritzia idatzi |











