|
|||
| Basauriko Hitz Gurutzatuen I Lehiaketa maiatzaren 29an ospatuko da Eskarabilla txokoan |
|
Partehartu nahi dutenek izena eman beharko dute Bolintxu AEK Euskaltegian 5 € truke. Lehiaketako irabazleak txapela jantziko du, eta hiru finalistek ere saria ziango dute.Basauriko Hitz Gurutzatuen I. Lehiaketa datorren maiatzaren 29an, 9:30etan, Eskarabila txokoan izango da. Txapelketan parte hartu nahi duen orok Bolintxu AEK Euskaltegira jo beharko du maiatzaren 27a baino lehen. Bertan izena eman eta 5 € ordaindu beharko ditu. MAIATZAK 29KO ORDUTEGIA Hiru ataletan banatuko da lehiaketa: sailkapena (9:30 - 10:30), finalerdia (10:45 - 11:45) eta finala (12:00 - 13:00). Sailkapeneko aurreneko hogei postuetan dauden lehiakideak sailkatuko dira finalerdirako. Horretarako, sailkapen proba ordubete baino gutxiagon bete beharko da. Jarraian, finalerdian aurreneko lau postuak lortzen dituzten lehiakideak sailkatuko dira finalerako, eta finalean agerian eta jendaurrena jokatuko dute hartara iritisi diren lau lehiakideek. Add your comment |










