|
|||
| World kafea eta festa interkulturala ospatuko du Basaurik hilaren 18 eta 19ean |
|
Basauriko Udaleko Inmigrazio Atalak, El Taller de Gepetto elkartearekin batera koordinatuta, zenbait jarduera burutuko ditu azken urteetan udalerrian finkatu diren herritar berrien herentzia kultural desberdinak agerian jartzeko.Jolaseko ingurune batean, eta zinearen, gastronomiaren eta musikaren bidez, proposamen desberdinak jasotzen dira kultura aniztasunaren garrantzia ospatzeko helburuz, denok aberastuko gaituen bizikidetasun inguru batean. Jarduera horiek jende guztiari zuzenduta daude, bai haurrei bai helduei. ASTEBURUAN ZEHAR ZINE MARATOIA, IPUIN KONTALARIAK ETA HAUR-JOLASAK Zenbait haur-jarduera Basauriko ikastetxeetan egingo dira, izan ere horiek bat egin baitute Aste Interkulturalarekin, beste jarduera batzuk gizarte etxeetan eta kultur etxeetan egingo dira, eta amaitzeko, Solobarriako karpan egingo diren jarduerekin emango diogu amaiera larunbat eta igandean, hilak 18 eta 19: World-Kafea, festa interkulturala eta haur-jolasak eta tailerrak. Add your comment |










