"Jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki" duela jakinarazi du, BERRIAri helarazitako adierazpenean. Beraz, baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari; izan ere, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du". Duela 52 urte sortu zuten ETA.
"ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du". Hala jakinarazi du euskal erakunde armatuak ostegun arratsaldean, BERRIAri helarazitako agiri batean —urriaren 20ko data du adierazpenak—. Ondorioz, baiezkoa eman dio astelehenean Donostian Nazioarteko Konferentzian sei buruzagik ateratako ebazpenari. Hain zuzen, ETAri dei egiten zioten "jarduera armatuaren behin betiko amaiera" iragartzeko.
Erakunde armatuarentzat, "garrantzi politiko handiko" konferentzia izan da eta, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du".
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
ETAk halako iragarpena egingo balu, nazioarteko buruzagiek Frantziari eta Espainiari "gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko" eskatu diete ebazpenaren bidez. Egin du ETAk iragarpen hori, orain, eta berak ere "Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du".
Aitortu du hemendik aurrerako bidea ere ez dela erraza izango, baina "etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da. Baita ausardiaz eta arduraz jokatzeko unea ere". Izan ere, "Euskal Herrian aro politiko berri bat zabaltzen" ari dela dio, eta "mendetako gatazka politikoari konponbide justu eta demokratikoa emateko aukera historikoa" dagoela. "Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia. Urte luzeetako borrokak sortu du aukera".
Bidebieta Irratiak euskara hutsean jardungo duen web gunea jarri du abian
www.bidebietairratia.com web gunearen euskarazko bertsioa gaztelaniazkoarekiko guztiz independientea izango da albisteei dagokienean, eta webcam, eguraldi, podcast eta rss zerbitzuak ere euskaraz jasoko ditu.
Interneten web gune berria ireki du Bidebieta Irratiak (www.bidebietairratia.com/euskera) Basauri, Arrigorriaga, Galdakao, Etxebarri eta Bilbaoko albisteak euskara hutsean eskaintzeko. Web gunea gaztelerazko atariarekiko guztiz independientea izango da, eta webcam, eguraldi, irratsaioen podcast eta rss bidezko albisteak ere euskaraz aurkituko ditu bisitariak.
Iragan martxoan, Bidebieta Irratiak interneteko atari berria estreinatu zuen (www.bidebietairratia.com), Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herrien eta Bilbaoko inguruaren berri gazteleraz emateko. Gaztelerazko eta euskarazko web guneen koordinatzailea Jon Villapún da, ETBn eta Berrian lan egin duen Basauriko kazetaria.
'PIRRI PARRA BIDEBIETAN', 'IRRATIA.COM' ETA 'BIZKAIA AL DÍA'
Web gunean hiru irratsaio izango dira entzungai: Basauriko Arizko Ikastolako umeek egiten duten ‘Pirri Parra Bidebieta’; Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala kazetarien ‘Irratia.com’ irratsaioa, Internet eta euskal munduari buruzkoa; eta ‘Bizkaia al día’ albistegia. Hiru irratsaioak podcast bidez entzun eta jaitsi ahal izango dira. Era berean, zuzeneko emisio orduetan ere entzungai izango dira 92.9 FMan, Bizkaian.
2008ko hastapenetan musikari lotutako bi fm marka sortu ostean, tokian tokiko informazioa indartzea erabaki du Bidebieta Irratiak. Web guneek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dute.
BIDEOA // Keanek kontzertua eskaini zuen Zorrotzaurreko fabrika zahar batean
Kontzertura gerturatu ziren 1.200 pertsonek egunean bertan jakin zuten emanaldiaren kokalekua.
Ingalaterratik datorren Keane hirukoteak joan den ostegunean, urriaren 29an, Bilboko Zorrotzaurre auzoko fabrika zahar batean eskaini zuen kontzertua. 1.200 jarraitzelek sarrera zozketa bidez eskuratu zuten 'Unique's San Miguel' egitasmoarekin. Huts hutsik zegoen fabrika bat diskoteka bihurtu zuten kontzerturako: argiak, musika eta taberna, besteak beste. Bi aste lehenago Bartzelonan egin bezala, azken unera arte sekretuan mantendu zuten kontzertuaren kokalekua.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
Hiru diskoetatik ('Hopes and Fears', 'Under the Iron Sea' eta 'Perfect Symmetry') singlez beteriko emanaldian egin zuen Keanek, baita sorpresa bat ere, Queen-en 'Under Pressure' abestiaren bertsioa. Bidebieta Irratiak grabaturiko bideoan ikusi daitekeenez, Tim Rice-Oxley-ren taldea gustora aritu zen taulagainean.
Beraia, Gure Toki eta Santa Maria tabernek saria jaso dute XII Bilbao Bizkaia Pintxo Lehiaketan
Beraiak (ezkerreko argazkia) urrez bordatutako txapela lortu zuen, eta honenbestez, Sheraton hotelean ospaturiko aurtengo XII Bilbao Pintxo Txapelketa irabazi du; taberna hau Bilbo erdiguneko lokal berri bat da, garai bateko Baliaken ondorengoa.
Mokadu gozoa, "Foie eta sagar napeatu lasaña tomatezko izozkidun pinazi eta pasekin", ekitaldiak goraipatu bezala "eskuekin eta bi mokadutan jan ahal izatearen" meritua zuena.
Beraiakekin batera, Alde Zaharreko aparteko beste bi barra: Gure Toki (erdiko argazkia) bere "Zezen isats hezurgabe patatez betea azukre-kotoi eta Chardonnay-rekin" izeneko pintxoarekin, eta Santa Maria (eskuineko argazkia), izen bereko kalean, Basserrikoa formularekin: "Etxeko odolkia onddo eta foie oinarriarekin bizkaitar saltsazko gelatinaren gainean"; bi taberna hauek zilarrez bordaturiko txapela bana jaso zuten.
Podium honek Bilboko eta Bizkaiko tabernek hamahiru urtetik hona, munduko onenen artean gure barrako sukaldaritzaren eskaintza eta presentzia hobetzen egiten duten lana laburbildu zuen.