|
|||
| BIDEOA // ETAk borroka armatua bukatu du |
|
"Jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki" duela jakinarazi du, BERRIAri helarazitako adierazpenean. Beraz, baiezkoa eman dio Donostiako Nazioarteko Konferentziako eskaerari; izan ere, "adostutako ebazpenak gatazkaren konponbide osorako osagaiak biltzen ditu eta nazioartearen eta euskal jendartearen sektore anitzen babesa du". Duela 52 urte sortu zuten ETA."ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du". Hala jakinarazi du euskal erakunde armatuak ostegun arratsaldean, BERRIAri helarazitako agiri batean —urriaren 20ko data du adierazpenak—. Ondorioz, baiezkoa eman dio astelehenean Donostian Nazioarteko Konferentzian sei buruzagik ateratako ebazpenari. Hain zuzen, ETAri dei egiten zioten "jarduera armatuaren behin betiko amaiera" iragartzeko. ETAk halako iragarpena egingo balu, nazioarteko buruzagiek Frantziari eta Espainiari "gatazkaren armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabaltzeko" eskatu diete ebazpenaren bidez. Egin du ETAk iragarpen hori, orain, eta berak ere "Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazkaren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko. Adierazpen historiko honekin ETAk bere konpromiso argi, sendo eta behin-betikoa erakusten du". Add your comment |











