Irratia eta telebistari buruz ikasi eta praktikatu dute Barandiaran eskolan
Jose Migel Barandiaran eskolako hirugarren mailako ehun bat ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiak eskaintzen dituen ahozkotasun ikastaroetan. Aurten, irratiaz gain, telebista ere erabili dute ikastaroek umeen hitz erraztasuna hobetzeko.
Hirugarren urtez jarraian, 7 eta 9 urte bitarteko ikasle bizkaitarrei zuzendutako irrati eta telebista ikastaroak antolatu ditu Bidebieta Irratiak. Aurten, Gandasegi eskola (Galdakao), Jose Migel Barandiaran eskola (Etxebarri) eta Arizko ikastola (Basauri) izan dira hiru parte hartzaileak. Abenduan hasi ziren eskola teoriko eta praktikoak eta urtarrilean bukatu dira ikastaroak. Ikasle talde bakoitzak euren irratsaio propioa grabatu dute Bidebieta Irratiak dituen estudioetan, Basauriko Gizarte Etxean. Ikastaroek Bizkaiko Foru Alduandiaren diru-laguntza jaso dute.
ETXEBARRI - JM BARANDIARAN - IRRATSAIOA
Eskola: José Miguel Barandiarán Maila: 3A Irratsaioa jaitsi: MP3
Eskola: José Miguel Barandiarán Maila: 3B Irratsaioa jaitsi: MP3
ETXEBARRI - JM BARANDIARAN - BIDEOA
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
'Besagain Txiki' maiatzeko eta ekaineko astearte, ostegun eta ostiraleetan jokatuko da Etxebarrin
Finala ekainaren 27an jokatu da Etxebarriko forntoian. Txapelketako partidu guztiak maiatzeko eta ekaineko astearte, ostegun eta ostiraletan izango dira.
Besagain Txiki Txapelketa joan den maiatzaren 6an hasi zen Etxebarriko Udal frontoian. Txapelketan jokatu behar diren norgehiagoka guztiak astearteetan eta osteguneetan 17:45etan eta ostiraletan 19:00etan jokatuko dira. Finala ekainaren 27an izango da, 10:30ean.
Jose Migel Barandiaran eskolako ikasleek Bidebieta Irratian grabatu dute
Bidebieta Irratiak irrati-tailerrak eskaini dizkie Arizko Ikastolako (Basauri), Gandasegi eskolako (Galdakao) eta J.M. Barandiaran ikastetxeko (Etxebarri) 7 eta 9 urte bitarteko umeei.
Tailer hauek eman dutena irratiaren web orri berrian dauden bideo eta audioetan ikus daiteke. Umeek euren programa propioa egin dute irratian, eta Bidebieta Irratiak Basozelaiko Gizarte Etxean dituen estudioetan grabatu dute saio hori. Estudioetatik pasatzen azkenak Jose Migel Barandiaran eskolako ikasleak izan dira.
Adobe Flash Player not installed or older than 9.0.115!
"Umeek publikoaren aurrean hitz egiterako garaian beldurra gal dezaten ahalegintzen gara, mikrofonoak gertukoago senti ditzaten, taldean euren ideiak aurkeztera ohitu daitezen... Ahoskera zuzentzea oso garrantzitsua dela uste dugu, ahotsa bideratzen jakitea, azken batean, publikoaren aurrean zuzen hitz egiten jakitea", dio Jon Villapunek, ikastaroak eman dituen kazetariak.
Honako hau ez da Bidebieta Irratiak horrelako tailerrak eskaini dituen lehen aldia, eta ikastetxeen artean izan duten harrera onaren ondoren, datorren urtean ekimen honekin jarraitzeko asmoa dute. Ikastaro hauek doakoak izaten dira eskolentzat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sailaren diru-laguntza jasotzen baitute.