Asteartea, 2009(e)ko iraila(r)en 08-(e)an 17:00etan    PDF fitxategia E-posta
Trafikoa kontrolatzeko kameren zirkuitu itxi bat ezarri du Galdakaok

Galdakaoko Udalak martxan du jada telebista zirkuitu itxia (CCTV), udalerriko puntu jakin batzuetako trafikoa kontrolatzeko helburuarekin. Kamera hauek Bizkai kalean, A-8rako sarbidean, Juan B. Uriarten, Plazakoetxen eta Elexalden ezarri dira.

Galdakaoko Udaltzaingoak kudeatzen duen zirkuitu honen bidez herrian neuralgikotzat jotzen diren eta trafiko dentsitate handiena biltzen duten puntuetako trafikoaren egoera kontrolatu daiteke. Horrez gain, zaintza handiagoa eskatzen duten puntu beltzetan ere kamerak ezarriko dira.

Zehazki, hiru puntu hauetan jarriko dira telebista zirkuitu itxi honetako kamerak: Bizkai kalean eta A-8 autoistarako sarreran, Juan B. Uriarten, Plazakoetxen eta Elexalden. 

Add your comment

Your name:
Izenburua:
Comment:


Zabaldu albistea nahi duzun sare sozialean
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.
 

Arrigorriagako albisteak

Bilboko albisteak

Galdakaoko albisteak

Basauriko albisteak