|
|||
| BIDEOA // Maialen Lujanbio Galdakaoko XV. Bertsolari Topaketan ariko da larunbatean |
|
Maialen Lujanbio, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko irabazlea, Galdakaoko XV. Bertsolari Topaketan ariko da, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin batera.Bertsolaritza Txapelketa Nagusia irabazi ostean, aurrenetariko saioa izango du Galdakaokoa Maialen Lujanbiok. XV. Bertsolari Topaketa larunbatean da, abenduaren 19an, 20:30ean, Torrezabal Kultur Etxean. Lujanbiorekin batera, joan den igandeko txapelketako finalean parte hartu zuten Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze ere arituko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude 4 eurotan eta bazkideentzako, Gazte txartela dutenentzako eta ikasleentzako 3 eurotan.
Comments (1)
iritzia
1
Astelehena, 2010(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 12:17etan
uxue
oso polita iruditzen zait
Add your comment |











