|
Osteguna, 2010(e)ko iraila(r)en 02-(e)an 08:36etan |
|
|
|
|
Juan Carlos Irizarrek eta Antxon Irustak sortu dute Galdakaoko ereserki ofiziala |
|

Irailaren 14an estreinatuko da Galdakaoko ereserki ofiziala, herriko zaindariaren festetako egun handian. "Atsegina eta herriaren identitatearen adierazle den" ereserkia sortu dute Irizarrek eta Irustak.
Irailaren 14an, Santa Kruz egunean eta herriko zaindariaren festetako egun handian estreinatuko du Galdakaok bere ereserki ofiziala, guztientzat irekia izango den ekitaldi batean. Abestia Udal Bandako zuzendari Juan Carlos Irizarrek konposatu du, eta Antxon Irusta idazle eta ipuin kontalari galdakoztarrak jarri dio hitza.
"Ereserki handia da, orkestrazio klasikoa baina atsegina duena", dio Juan Carlos Irizarrek; musikariak hemeretzi urte daramatza Máximo Moreno Musika Eskolan Udal Bandako zuzendari moduan. "Irusta eta biok elkarlanean aritu gara, ereserkiari eskatzen zaiona lortu nahian: protokolozko abaguneetarako abesti eta herriaren identitatearen adierazle izatea", gaineratu du.
Banda, abesbatza eta txisturako moldatua izan da ereserkia, bi minutu inguruko iraupena du, eta ondoko ahapaldiarekin hasten da:
GALDAKAO HERRIAK MUSIKA DU LAGUN, GUREA DEN MOZOLLO DAUKAGU EZAGUN. ELKARREKIN HERRIAN ABESTU DEZAGUN, EZ DAGO GU LAKORIK MUNDUAN GAUR EGUN.
|