Viernes, 16 de Abril de 2010 14:36    PDF E-mail
BIDEOA // Bego Jauregizar: ''Ez daukat egunik ume, guraso eta aitite-amamei eman didaten guztia eskertzeko''

1969. urtean Arizko Ikastola sortu zen Basaurin. Lehen pausoak Arizko elizan eman zituen. Geroago, La Baskonia eraikinean, ikastola sendotu egin zen, baina, metroa Basaurira omen zetorrelako, ikastolak tokiz aldatu behar izan zuen egungo Bizkotxalde parke ondoko eraikinera.

Arizko Ikastolako lehen irakasleetariko bat Bego Jauregizar gernikarra izan zen. 1970ean hasi zen irakasle, eta ordutik gaur arteko 40 urteak Arizko Ikastolan egin ditu. Aurtengo ekainean hartuko du erretiroa. Bere eskutatik milaka eta milaka ume pasa dira.

ARIZKO IKASTOLA, ELIZA, LA BASKONIA ETA 'ANDEREÑO BEGO'

Arizko Ikastolaz, Basaurin euskarak bizi duen egoeraz eta bere esperientziaz argi hitz egin du Bidebieta TVko kameren aurrean. Euskara sustatzeko ikastola ezinbestekoa izan dela deritzo, euskararen egoera hobetzeko hizkuntza hitz egin behar dela esan du eta 'andereño Bego'k bere burua ondo ikusi du urte guzti hauetan. 40 urteotan asko eman duela dio, konpromiso eta inplikazio handia erakutsi duela, baina "eman dudan guztia bueltan jaso dut, eta gaur esan behar dut, ez daukadala egunik umeei, gurasoei eta aitite-amama guztiei eman didaten guztia eskertzeko".

2010eko apirilaren 29an 61 urte beteko ditu Begok. Ekainean erretiroa hartzeko ordua helduko zaio, baina aurreratu duenez, "lanean jarraituko dut, beste zerbait egin, nahiz eta ez kobratu".

Comentarios (7)
Gora andereño Bego!
7 Miércoles, 19 de Octubre de 2011 09:52
Patxi Olano
Kaixo,

Eskerrik asko Bego ....gure lehenengo andereñoa...beti bihotzean!
bego beti gure bihotzean
6 Jueves, 22 de Julio de 2010 16:38
oier bartol
bego nirentzat beti izango zara andereño hoberena
Eskerrik Asko andereño Bego
5 Miércoles, 05 de Mayo de 2010 21:12
Anaia Uralde
Ikastolan pastu dugun dembora guztian, denok irakale asko izan ditugu , esta denak oso onak ; baina denok gogoratzen dugu andereño Bego maitasun askorekin......

Zihur nago gauza batez, eta denok Bego andereñoa maite dugula da.

Eskerrik asko andereño Bego zure ikastaroengatik.....

Mila musu.
Aupa Bego
4 Lunes, 03 de Mayo de 2010 08:51
Iurdana
Arizko Ikastolako ikasle guztiak gogoratzen dugu Andereño Bego, mila esker!!!
Mila esker!!!
3 Martes, 20 de Abril de 2010 06:50
Zigor Isuskiza
Zenbat ume eta zenbat istorio... Bihotzez zorionak eta eskerrik asko!!!
Mila esker
2 Sábado, 17 de Abril de 2010 19:51
Amaia
Arizko ikastolan ikasi dugunok, maitasun handiz gogoratzen degu andereño Bego. Mila esker gure andereñoa izateagatik.

Izan untza
AUPA BEGO!!!
1 Sábado, 17 de Abril de 2010 01:47
Ibai
Andereño Bego... Niretzako beti izango zara nire lehenengo andereño!!

Musu handi bat!

Agrega tu comentario

Tu nombre:
Título:
Comentario:


Difunde esta noticia a tus redes sociales favoritas
Digg! Del.icio.us! Google! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Free Joomla PHP extensions, software, information and tutorials.