Noticias

Bidebieta Irratiak euskara hutsean jardungo duen web gunea jarri du abian

www.bidebietairratia.com web gunearen euskarazko bertsioa gaztelaniazkoarekiko guztiz independientea izango da albisteei dagokienean, eta webcam, eguraldi, podcast eta rss zerbitzuak ere euskaraz jasoko ditu.

Interneten web gune berria ireki du Bidebieta Irratiak (www.bidebietairratia.com/euskera) Basauri, Arrigorriaga, Galdakao, Etxebarri eta Bilbaoko albisteak euskara hutsean eskaintzeko. Web gunea gaztelerazko atariarekiko guztiz independientea izango da, eta webcam, eguraldi, irratsaioen podcast eta rss bidezko albisteak ere euskaraz aurkituko ditu bisitariak.

Iragan martxoan, Bidebieta Irratiak interneteko atari berria estreinatu zuen (www.bidebietairratia.com), Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko herrien eta Bilbaoko inguruaren berri gazteleraz emateko. Gaztelerazko eta euskarazko web guneen koordinatzailea Jon Villapún da, ETBn eta Berrian lan egin duen Basauriko kazetaria.

'PIRRI PARRA BIDEBIETAN', 'IRRATIA.COM' ETA 'BIZKAIA AL DÍA' 

Web gunean hiru irratsaio izango dira entzungai: Basauriko Arizko Ikastolako umeek egiten duten ‘Pirri Parra Bidebieta’; Patxi Gaztelumendi eta Jabi Zabala kazetarien ‘Irratia.com’ irratsaioa, Internet eta euskal munduari buruzkoa; eta ‘Bizkaia al día’ albistegia. Hiru irratsaioak podcast bidez entzun eta jaitsi ahal izango dira. Era berean, zuzeneko emisio orduetan ere entzungai izango dira 92.9 FMan, Bizkaian.

2008ko hastapenetan musikari lotutako bi fm marka sortu ostean, tokian tokiko informazioa indartzea erabaki du Bidebieta Irratiak. Web guneek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso dute.
 

Arriba