Arrigorriaga

‘Umorea laburrean’ jaialdian parte hartzeko oinarriak plazaratu ditu Lanbarri-k

Arrigorriagako Lanbarri Elkarteak  ‘Humor en Corto’ umorezko film laburren jaialdira lanak aurkezteko oinarriak plazaratu ditu. Jaialdi honek zortzigarren edizioa izango du aurtengoa, abenduaren 15etik 19ra bitartean ospatuko da, eta lehiaketarako lanak aurkezteko epea urriaren 5ean amaituko da.

Zortzigarren edizio honetan sei sari banatuko dira: film laburrik, zuzendaririk, aktorerik eta aktoresarik onena, gazte saria eta publikoaren saria. Lehiaketara aurkeztuko diren film labur guztiek 2008a baino lehen egindakoak izan beharko dute. Atxikirik lehiaketako oinarriak. Informazio gehiago: www.humorencorto.com

 

Arriba