Arrigorriaga

Arrigorriaga eta Ayuda en Acción emakumeekin bat eginda ”berdintasuna, justizia eta bakea lortzeko”

Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundeak herrialde ezberdinetan aurkeztuko ditu genero berdintasuna sustatzeko konpromisoak. Martxoaren 1etik 8ra bitartean hitzaldiak, antzerkiak eta erakusketak ospatuko dira.

‘Berdintasunera bidean’ izenpean, Arrigorriagako Udalak Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren ekitaldiekin bat egingo du. Ekitaldi horiek martxoaren 1ean hasiko dira Kultur Etxean “Asertividad y pautas de comportamiento para mujeres cuidadoras” izena daraman hitzaldiarekin. Aurtengo berrikuntzetako bat I. Jarduera Osasungarrien Jardunaldiak dira. Martxoaren 8an ospatuko dira Gaztegunean, goiz eta arratsaldez. Adimena eta gorputza osasuntsu mantentzeko jarduera ezberdinen berri emango da lehen edizio honetan.

Arrigorriagako Gizarte Ekintza Saileko arduradun Begoña Estivalizen hitzetan, kanpaina honen helburua “emakumeek eta gizonek berdintasuna, justizia, bakea eta garapena lortzeko lan egitea da. Oso garbi dugu berdintasuna lortzea denon egitekoa dela”: Ekitaldien egitaraua Udalak, Mujeres Madalen eta Sial elkarteek eta Bigarren Hezkuntzako Institutuak antolatu dute.

AYUDA EN ACCIÓN-EN ARGAZKI ERASKUKETA

Martxoaren 3tik aurrera, herrialde ezberdinetan genero berdintasuna sustatzeko harturiko konpromisoei buruzko argazki erakusketa ikusi ahal izango da Kultur Etxean. “Muévete por la Igualdad. Es de justicia” kanpainaren erakusketa Ayuda en Acción Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu du, eta inaugurazio ekitaldian berdintasun gaietan aditu den Jaione San Sebastianek aurkezpen bat egingo du arratsaldeko 18:30etan Ikusentzutekoen Gelan.

‘El club de las mujeres invisibles’ antzezlana ere ekitaldi nagusienen artean dago; Lonbo Aretoan ikusi ahal izango da martxoaren 13an arratsaldeko 20:00etan. Martxoan zehar jarduera ezberdinak garatuko dira Abusun: antzerkia, zine-foruma, erakusketa bat eta kultur-txango bat.

Arriba