Arrigorriaga

Umeentzako ikastaroak uztailean Arrigorriagako udako terrazen eskutik

Gotzon Ajuriak, euskararako zinegotziak, adierazi duenez ‘Udako terrazak’ “euskara eta irakurketa sustatzeko eta hiri-espazioak aisialdi eta kultura espazio bihurtzeko proposamen bat da”.

Arrigorriagako Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak zazpigarren urtez udako ohiko programa ‘Ipuin eta letren terrazak’ antolatu dute. Ekimena Lehendakari Agirre parkean izango da ekainaren 28tik uztailaren 16ra bitartean eta tailerrak 11:00etatik 13:30era eta 17:30etatik 19:30era irekita egongo dira.

Gotzon Ajuriak, euskararako zinegotzia, adierazi duenez, “Arrigorriagan, euskara eta irakurketa kalera irtengo dira gazteenen bila, hiri-espazioak aisialdi eta kultura espazio bihurtzeko eta liburuen, irakurketaren eta euskararen erabileraren aldeko zaletasuna sustatzeko”. Ekimenak koloreztatzean, marraztean eta ipuin-kontalari antzerki saioetara joatean datza.

IPUIN KONTALARIAK, ALDIZKARIAK ETA AISIALDIA

‘Udako terrazak’ hiru gunetan egongo dira banatuta. Lehenengo guneak haur gazteenak eta gurasoak hartuko ditu, eta bertan, aldizkariak eta egunkariak izango dira. Bigarren gunean irakurzaletasuna sustatzea helburua dauka eta horretarako ipuin-kontalari bat egongo da.

Hirugarren gunean, Arrigorriagako neska-mutikoak entretenitzeko bideratutako haur jardueren tailerrak izango dira; bertan, hiru edo lau begirale arduratuko dira terraza honetako erabiltzaileen segurtasunaz eta entretenimenduaz. Begirale kopurua erabiltzaile kopuruaren araberakoa izango da, udal iturriek adierazitakoaren arabera.

Arriba