Arrigorriaga

Udal Euskaltegiak datorren ikasturterako matrikulazio epea ekainaren 23ra arte luzatu du

Euskara ikasteko bekak eskuratzeko eskaeren aurkezpen eguna ekainaren 15an hasi da eta Euskaltegiak, aurtengo udan ere, ateak irekiko ditu, hiru astez uztailean eta beste hiru astez irailean.

Udal euskaltegiak datorren ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du ekainaren 14tik eta 23ra bitartean. Arrigorriagako euskaltegian matrikula egiten duten Arrigorriagako eta Ugaoko herritarrek 50 euroko deskontua izango dute. Gainera, epe horretan, interesdunek udako -uztailetik irailera- ikastaro trinkoetan eman ahal izango dute izena, urrian izango diren HABEren 1, 2 eta 3. mailetako azterketak prestatzeko.

Euskara ikasteko bekak eskuratzeko eskaeren aurkezpen eguna ekainaren 15ean hasi da. Euskaltegiak, ostera, aurtengo udan ere irekiko ditu ateak, hiru astez uztailean eta beste hiru astez irailean. Ikastaro trinkoen prezioa 96 eurokoa da. Dena den, matrikula 48 eurora jaitsi daiteke, hiru salbuespen hauetako bat betez gero: ikaslea langabea izatea, 0 eta 5 urte bitarteko seme-alabak izatea bere kargura, edo 16 eta 18 urte bitartekoa izatea.

Matrikulak Euskaltegian bertan egin daitezke, edo, bestela, www.arrigorriagakoeuskaltegia.org web orrian edo 94 400 20 60 / 94 402 02 11 telefono zenbakietara deituta.

BERBALAGUN ETA BERBAN-BERBA

Arrigorriagako Euskara Sailak ‘Berban-Berban’ proiektua abiaraziko du aurten, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta. Ostiral eta larunbatetan izango da udal Gaztegunean eta Abusuko zentro sozio-kulturalean. Proiektu honen helburu nagusia da Arrigorriagako gazteek euskara maiztasun eta trebetasun gehiagorekin erabiltzera bultzatzea.

‘Berban-berba’ egitasmoaz gain, Berbalagun proiektua ere martxan jarriko du aurten Udalak eta programotan parte hartu nahi dutenek bekak eskuratzeko aukera izango dute. Berbalagun proiektua “euskara ikasten dabiltzan pertsonak biltzen ditu, giro ez euskaldunekoak izaki, euskaraz jarduteko aukera izan dezaten”.

Arriba