Arrigorriaga

Landaederragako hilerriak bere instalazioak hobetu ditu 160 hilobi eta mila horma-hilobirekin

24.100 metro karratuko azalerarekin eta 3,4 milioi eurotako aurrekontuarekin, hilobiaren inguruan dagoen parkea “jasangarritasunaren aldeko apustua” da.

Bere hirigintza-ikuskeragatik eta lurperatzeen kudeaketagatik munduan bakarra den Landaederragako hilerriak, berdintasunean oinarrituriko zerbitzua eskainiko du eta akonfesionala izango da. Batasun irudi bat eman asmoz, ez da Udalak eskainia ez den ezaugarri erlijiosorik edota apaingarririk onartuko.

Horrela, “beste erlijio batzuk aitortzen dituzten pertsonekiko gure errespetua adieraziko dugu”, azaldu du Arrigorriagako alkate Alberto Ruiz de Azuak,  eta horrekin batera, hilerri-parke jasangarri bat sortzeko asmoa azpimarratu nahi izan du; bertan 200 zuhaitz inguru daude –pagoak, haritzak eta zuhaixkak-, eta horietatik erdiak baino gehiago ehun urte baino gehiagoko haritzak dira.

ERRAUSKETA, HILERRIAK ETA HORMA-HILOBIEN ALOKAIRUA 75 URTERAKO

Nekropoli berriak bi gune ezberdin ditu: lurperatze edo hilobiena, batetik, eta horma-hilobiena, bestetik. Lehenak lur azpian prestaturiko 160 eremu baino gehiago ditu, eta gorpuzkiak gehienez bost urtez egongo lirateke bertan. Horma-hilobien guneak behin bost urte horiek igarotakoan hilobietatik aterako diren gorpuzkiak jasoko ditu.

Une hori iritsitakoan, Arrigorriagako Udalak bi aukera eskainiko dizkie hobiratzeen titularrei: errausketa edo gorpuzkiak instalazio berrietako mila horma-hilobietako batera eramatea. Gune hau argiaren intentsitatearen arabera kolorez aldatzen diren hainbat beiratek babesten dute. Udalak 75 urteko epea aurreikusten du horma-hilobien kontzesiorako, alokairuan. Errausketa aukeratu eta errautsak hilerrian gera daitezen nahi dutenentzat gune berezi bat egongo da instalazio berrietan.

Arriba