Arrigorriaga

BIDEOA // ‘Cuerpos de barro’ antzezlana eta ‘Graffiti Classics’en humorea Lonbo aretoan

Musika astea egitasmoaren barruan, The Graffiti Classicsek algaraz betetako kontzertua eskainiko du. ‘Cuerpos de barro’ antzezlanak emakumearen kontrako indarkeriaren alde egingo du.

Antzerkiak eta musikak amaiera emango diote azaroko programazioari Arrigorriagako Lonbo aretoan. Hilaren 25ean, emakumearen kontrako indarkeriaren egunean, Luna Llena taldeak ‘Cuerpos de barro’ lana antzestuko du. “XXI. mendeko emakumezkoaren gorputz-atalak gara. Estetikaren eta antiestetikaren ekonomiaren ardatza, botiken eta operazio gelen muina. Azken batean, eramailearentzako edertasun forma duen moldearen bila dabilen buztina gara”, dio antzezlanaren sinopsiak. Besarkada zirkuitoaren parte den lan hau 19:30ean hasiko da eta sarrerak lau eurotan salduko dira.

Egun bat geroago, azaroaren 26an, umorezko musika saioa ikusgai izango da Lonbon, Musika astearen baitan. The Graffiti Classics konpainia hamasei harik, zortzi oinek eta lau ahotsek osatzen dute. “Ez dute atsedenik ematen kontzertuetan” eta euren musika sailkaezintzat jotzen dute. Taldeak bere burua definitzen du “XXI. mendera moldatu den hari-laukote kalsikoa” bezala. Zuzeneko emanaldia eskainiko dute arratsaldeko zortzietan hasita, bost euren trukean.

{youtube width=”600″ height=”360″}KrySpMaUoyk{/youtube}

Arriba