Arrigorriaga

Agente sozial guztiek parte hartu dute Arrigorriagako udaletxe berriaren eraketan

Instalazio berriak Bizkaiko ahaldun nagusiak inauguratuko ditu urtarrilaren 28an. Azken unean jakin dutenez, aurrekontua 4,5 milioi eurokoa izan da, lizitazio-prezioa baino % 3,8 txikiagoa.

Arrigorriagako Udalak gizarte-sare osoa inplikatuko du udaletxe berria sortzeko prozesuan. Hain zuzen ere, eraikin berria urtarrilaren 28an inauguratuko da. Oraindik ere martxan dagoen Udalaren erabilgarritasuna erabakitzeko, Udalbatzak eta Arrigorriagako herritarrek prozesu batean hartuko dute parte.

Arrigorriagako etorkizuneko eraikinaren azalera oraingo udaletxearena baino hiru aldiz handiagoa izango da. Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak esan du eraikuntza proiektuak zehaztasun osoz bete dituela finkatutako epeak.  “Gainera, aurrekontua 4,5 milioi eurokoa izan da, lizitazio-prezioa baino ehuneko 3,8 txikiagoa”, zehaztu du Ruiz de Azuak.

Albizuak iragarri duen partaidetza-prozesuari dagokionez, lehenengo eta behin, Arrigorriagako bizilagunei zuzendutako bisita gidatuak antolatuko dira, udaletxe berria barrutik ikus dezaten. Bisitak bi astez egingo dira, urtarrilaren 31tik aurrera. Aste Santuaren ostean irekiko den prozesuan, Arrigorriagako kolektibo guztiek hartuko dute parte, eta, modu horretan, euren proposamenak eta Udalbatzarenak bateratuko dira, orain arteko udaletxeari zein erabilera emango zaion erabakitzeko.

Udaletxe berrirako lekualdaketa urtarrileko azken asteburuan egingo da, eta otsaileko lehen aste osoa iraungo du. Une horretatik aurrera, udaletxeak herriko instituzioaren itxura hobetzen eta sendotzen lagunduko du. Ordurako, amaitutzat joko da 2009ko uztailaren 27an hasitako erronka, lehengo eskolak deseraikitzeko lanak egun hartan hasi baitziren. Prozesu honetan, ikastetxeko jatorrizko harriak sortu berri den udal egiturarako aprobetxatu dira.

'UDALBARRIA' ERALADAKETA PROZESUAREN BUKAERA

Modu paraleloan, Udala ‘Udalbarria’ izeneko eraldaketa prozesu sakon batean dago murgilduta. Alkateak adierazi duenez, “prozesu horren bitartez, Udalak egunero aplikatzen dituen prozedura administratibo eta telematikoak modernizatzeko asmoa dago, herritarrei zerbitzua ematen jarraitu ahal izateko”.

“‘Udalbarria’ ekimenak agerian uzten du gure Udalak konpromiso irmoa duela udal prestazioei bizkortasuna eta erabilgarritasuna emango dieten konponbideen bilaketarekin. Izan ere, administrazio kudeaketak ahalbidetuko ditu eta Administrazioarekiko harremanak sinplifikatuko ditu, emaitza ona lortuz”, adierazi du, bere aldetik, Asier Albizua Proiektu Estrategikoen zinegotziak.

Etorkizuneko udal administrazioa hartuko duen eraikinak 4 milioi eurotik gorako inbertsioa izan du, baina, edozelan ere, zenbateko hori lizitazio preziotik behera mantendu da. Eraikuntza lanak German Echebarría enpresak egin ditu, legegintzaldiko asmoetako bat errealitate bihurtuz eta protokolo zein mekanismo berriak argituz, operazioen pakete oso batean. “Eguneratzen diren tresna berriak dira, eta herritarren beharrizanak baino urrats bat aurrerago doaz, udal jarduera hobetzeko eta Udalak Arrigorriagako biztanleekin daukan harremana hobetzeko asmoz”, adierazi du Ruiz de Azuak.

Udal eraikin berriaren arkitektua Emilio Puertas izan da: “Historia eta modernitatea uztartzen ditu. Halaxe frogatzen da lehengo eskolari eutsi zioten jatorrizko harrien kontserbazioan eta bigarren solairua estaltzen duen kristalezko aurrealdean”, dio Ruiz de Azuak.

Arriba