Basauri

BIDEOA // 20.000 lagunek bisitatu dute Basauriko II. Aukera Azoka

basauri_feria_rebajas_comercio

%50etik gorako deskontuek erakarrita, basauritar asko inguratu zen pasa den asteburuan herriko merkatarien eskaintzak ezagutzera.

20.000 lagunek bisitatu dute aukera azokaren bigarren edizioa, Merkatarien Elkarteak eta Basauriko Udaleko Ekonomia eta Merkataritza Sustapenerako sailak antolatua. Arduradunek azaldu digutenez, “aurreikuspenak bete ditugu, krisi garaian oso arriskutsua izan baitzitekeen, eta jendeak egindako erosketa bakoitza ondo hausnartu duen arren, asko saldu da”. Era berean, antolatzaileek uste dute “horrelako jarduerek basauritarrak eta bailarako herritarrak tokiko merkataritzara hurbiltzen laguntzen dutela”.

{vimeo width=”600″ height=”337″}6571447{/vimeo}

28 saltokik hartu dute parte Azokan, horien erdiak haurren, gizonezkoen zein emakumezkoen jantziekin lan egiten dutenak. Elkarteko lehendakari José Feijook adierazi duenez, “urte guztian zehar saldu gabe geratu den stock-aren amaiera saldu da”. Lehen edizioa 2007an ospatu zen, eta iaz azokarik ez antolatzea erabaki zen. II. Azoka Aukerak ia 30.000 euroko aurrekontua izan du; kopuru horretatik 23.000 euro inguru Udalak jarri ditu

Arriba