Basauri

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu merkatariek Bilbondo handitzearen aurka aurkeztutako helegiteak

basauri_pleno_bilbondo

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak tramitera onartu ditu Bizkaidendak-ek eta Basauriko Merkatarien Elkarteak, Basauriko Udalak Bilbondo Merkatalgunea handitzeko proiektuaren azterketari emandako onespenaren aurka aurkeztutako helegiteak.

José Feijoo Basauriko Merkatarien Elkarteko lehendakariak ziurtatu duenez, “Eroskik ez du oraindik obra-lizentzia eskuratzeko eskaerarik aurkeztu, eta beraz, ez dakigu proiektua noiz jarri nahi duten martxan”. Bizkaiko merkatariek, eta zehazki Basaurikoek, Bilbondo handitzeko proiektua garaiz geldiaraztea  eta epaileak arrazoia ematea espero dute, “tokian tokiko merkataritza salbatu eta gure lanarekin jarraitu ahal izan dezagun”.

Arriba