Basauri

BIDEOA // San Miguelgo jaiek euren kalitatea mantentzen dute krisi garaietan ere

San Miguelgo ‘Mikelats’ elkarteak, Basauriko auzo horretako jaiak antolatzeko ardura duenak, irailaren 26tik urriaren 4ra bitartean ospatuko diren jardueren egitaraua aurkeztu du. Elkarteko bi ordezkarik, Bienve Tomasek eta Kiko Salguerok hain zuzen ere, krisi garaietan egon arren festa hauek aurreko urteetako kalitatea mantentzen dutela nabarmendu dute.

JAITSI EZAZU FESTETAKO EGITARUA. Basauriko alkate Loly de Juanek Mikelats-i eskerrak eman dizkio jaiak antolatzeko orduan “luxuak baztertu eta irudimena erabiltzegatik”, aurten festen aurrekontua ez baita igo. Mikelats-ek 105.000 euroko aurrekontua izan du erabilgarri; kopuru horretatik 75.000 euro Udalak jarri ditu “ohiko diru-laguntza” moduan, zehazki, 2007an baino 2.000 euro gehiago.

{vimeo width=”600″ height=”337″}6626796{/vimeo}

Guztira, 80 ekitaldi inguru antolatu dira festetarako. Horien artean azpimarratzekoa da gero eta jendetsuagoa izan ohi den kuadrilen jaitsiera, 18 kuadriletako 550 lagunen parte hartzearekin. Bestetik, azoka gastronomikoa eta dantzak igandean ospatuko dira, irailaren 27an. Urtero bezala, jaiei hasiera emateko unea iritsi arte ez da jakingo nor izango den txupineroa. Azkenik aipatu, Mikelats-ek www.mikelats.es web gunea aurkeztuko duela laster; bertan bere ekintzei buruzko informazioa jarriko du eskuragarri. 

Arriba