Basauri

Beraia, Gure Toki eta Santa Maria tabernek saria jaso dute XII Bilbao Bizkaia Pintxo Lehiaketan

Beraiak (ezkerreko argazkia) urrez bordatutako txapela lortu zuen, eta honenbestez, Sheraton hotelean ospaturiko aurtengo XII Bilbao Pintxo Txapelketa irabazi du; taberna hau Bilbo erdiguneko lokal berri bat da, garai bateko Baliaken ondorengoa.

Mokadu gozoa, “Foie eta sagar napeatu lasaña tomatezko izozkidun pinazi  eta pasekin”, ekitaldiak goraipatu bezala “eskuekin eta bi mokadutan jan ahal izatearen” meritua zuena.

Beraiakekin batera, Alde Zaharreko aparteko beste bi barra: Gure Toki (erdiko argazkia) bere “Zezen isats hezurgabe patatez betea azukre-kotoi eta Chardonnay-rekin” izeneko pintxoarekin, eta Santa Maria (eskuineko argazkia), izen bereko kalean, Basserrikoa formularekin: “Etxeko odolkia onddo eta foie oinarriarekin bizkaitar saltsazko gelatinaren gainean”; bi taberna hauek zilarrez bordaturiko txapela bana jaso zuten. 

Podium honek Bilboko eta Bizkaiko tabernek hamahiru urtetik hona, munduko onenen artean gure barrako sukaldaritzaren eskaintza eta presentzia hobetzen egiten duten lana laburbildu zuen.

Arriba