Basauri

BIDEOA // 2010erako antolatu duten programazioa aurkeztuko du larunbatean Basauriko Txarraska gaztetxeak

Txarraska Gazte Asanbladak gaztetxearen historia jasotzen duen bideoa argitaratu du. Abeduaren 26an, larunbatean, bideoa eta 2010erako prestatu duten programazioa aurkeztuko dute.

Txarraska Gazte Asanbladak kudeatzen duen Basauriko gaztetxeak 2010erako antolatu duten programazioa aurkeztuko du larunbatean. Basauriko araba kaleko oinezkoentzako tartean egingo dute aurkezpena. Kaleratu berri duten bideoa -albiste honen bukaeran atxikita dago- eta datorren urterako programazioa aurkeztuko dute bertan, besteak beste, ikastaroak eta bestelako ekintza. Aurreratu dutenez, txokolatada eta sorpresaren bat egongo da.

BASAURIKO 'TXARRASKA' GAZTETXEAREN AURKEZPEN BIDEOA

{youtube width=”600″ height=”337″}GzmRs3OVROY{/youtube}

{youtube width=”600″ height=”337″}TSU-oPKGfrU{/youtube} 

 

Arriba