Basauri

BIDEOA // Mikel Varasek ‘Irrintzi en el aire’ eskultura aurkeztu du Basaurin

Kuartelaren ondotik igaroz herrira sartzean aurki daitekeen isletan dago artelana otsailaren 20az geroztik. Altzairu herdoilgaitzez egina dago eta bost metroko altuera du.

Mikel Varas artista bilbotarraren eskultura bat aukeratu du Basauriko Udalak Lehendakari Agirre kaletik igarotzen den herrirako sarrera apaintzeko. Altzairu herdoilgaitzez egina dago, bost metroko garaiera du eta Bidebieta Institutaren eta kuartelaren inguruan dagoen isletan kokatua dago.

{vimeo width=”600″ height=”337″}9822347{/vimeo} 

Rekalden jaioa, Mikel Varas artista gaztea da, 29 urte ditu, baina dagoeneko bere obra Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxea bezalako egile handien lanen ondoan ikusi ahal izan dugu. Bere sormen lanetan ohikoa den bezala, eskultura guztiek olerki bat daramate ondoan. Kasu honetan, eskulturaren inguruan dagoen espaloian jarritako plaka batean irakur daiteke olerkia.
Basauritarra den Antonio Molina olerkaria, Victoriano Cremer Kultur Elkarteko lehendakari ere badena, Mikel Varasekin izan zen hau Basaurira etorri zenean. “Bizitzaren gorabeherei aurre egiten dien mutiko bat”, horrela definitu zuen Molinak artista gaztea.

Basauriko alkate Loly de Juanek eskerrak eman zizkion Varasi eskultura “ahaztuxea eta orain gutxi berritua dagoen Bidebieta parke ingurua biziberritzeko hain garrantzitsua” den tokian jartzeko prest agertzeagatik.

GARABATOS EN EL AIRE

Eskulturaz gain, poesia ere landu du Mikel Varasek. “Garabatos en el aire” da bere bigarren argitalpena –”Esculpiendo la palabra”- izan zen lehena-, eta bere obretako argazki eta olerkiak jaso ditu bertan. Martxoaren 5a bitartean bere azken lanak biltzen dituen erakusketa ikus daiteke Bilbaína Elkartean.

Arriba