Basauri

BIDEOA // Bego Jauregizar: ”Ez daukat egunik ume, guraso eta aitite-amamei eman didaten guztia eskertzeko”

 

 

1969. urtean Arizko Ikastola sortu zen Basaurin. Lehen pausoak Arizko elizan eman zituen. Geroago, La Baskonia eraikinean, ikastola sendotu egin zen, baina, metroa Basaurira omen zetorrelako, ikastolak tokiz aldatu behar izan zuen egungo Bizkotxalde parke ondoko eraikinera.

Arizko Ikastolako lehen irakasleetariko bat Bego Jauregizar gernikarra izan zen. 1970ean hasi zen irakasle, eta ordutik gaur arteko 40 urteak Arizko Ikastolan egin ditu. Aurtengo ekainean hartuko du erretiroa. Bere eskutatik milaka eta milaka ume pasa dira.

{vimeo width=”600″ height=”337″}10976979{/vimeo}

ARIZKO IKASTOLA, ELIZA, LA BASKONIA ETA 'ANDEREÑO BEGO'

Arizko Ikastolaz, Basaurin euskarak bizi duen egoeraz eta bere esperientziaz argi hitz egin du Bidebieta TVko kameren aurrean. Euskara sustatzeko ikastola ezinbestekoa izan dela deritzo, euskararen egoera hobetzeko hizkuntza hitz egin behar dela esan du eta ‘andereño Bego’k bere burua ondo ikusi du urte guzti hauetan. 40 urteotan asko eman duela dio, konpromiso eta inplikazio handia erakutsi duela, baina “eman dudan guztia bueltan jaso dut, eta gaur esan behar dut, ez daukadala egunik umeei, gurasoei eta aitite-amama guztiei eman didaten guztia eskertzeko”.

2010eko apirilaren 29an 61 urte beteko ditu Begok. Ekainean erretiroa hartzeko ordua helduko zaio, baina aurreratu duenez, “lanean jarraituko dut, beste zerbait egin, nahiz eta ez kobratu”.

Arriba