Basauri

Basauriko udalak 11.000 poltsa ekologiko banatuko ditu

2009ean poltsa berrerabilgarrien banaketa kanpainak izan zuen arrakasta dela eta, aurten Basauriko udalak 11.000 poltsa gehiago banatuko ditu, apirilak 26tik aurrera.

Kanpainaren lehen edizioan auzotarren postontzian utzitako txartela gorde duten pertsonek poltsa bat jaso dezakete astelehenetik ostiralera Basauriko udaletxean (8:00 – 14:00), baita San Migeleko informazio bulegoan (8:00 – 14:30) ere. Halaber, poltsak San Migeleko Kultur Exean jaso daitezke (16:30 – 20:00), Ibaiganen (9:00 – 21:00), Arizko Dorretxean (11:00 – 20:00) eta Kaleron (11:00 – 13:00 eta 16:30 – 20:00). Beste alde batetik, poltsa hartu ahal izateko txartelik ez duten pertsonek Udalak antolatuko dituen jai-ekitadietan lor ditzakete.

Arriba