Basauri

BIDEOA // Loly de Juan: ”Igogailuak erasorik jasaten badu, erabilera ordutegia mugatu beharko dugu”

 

Doctor Flemingo igogailua inauguratu du Basaurik, eta aurreikusten den hurrengoa, udalerriko laugarrena litzatekeena, Aragón eta León kaleak lotuko dituena da. Igogailu berria eraikitzea 900.000 euro kosta da.

Basaurik hiru igogailu ditu dagoeneko. Hirugarrena ostegunean, uztailaren 1ean inauguratu da, eta Doctor Fleming kalean dago. Ibaigane, Antonio Trueba eta Doctor José Garai kaleak Menéndez y Pelayo kalearekin lotzen ditu igogailu berriak. Inguruko bizilagunek urteak zeramatzaten igogailua eskatzen, kale horretako joan-etorrietarako bide bakarra eskailerak baitziren. Igogailuak hiru geraleku ditu. Lehenak eta bigarrenak alboetako ezkaratzeetan bizi diren bizilagunei zuzenean euren etxebizitzetara sartzeko aukera ematen diete, eskailerak igo beharrik gabe. Hirugarren geralekua Ibaigane kalearen goiko zatiraino doa.

{youtube width=”600″ height=”360″}EPMdGst34Rw{/youtube} 

Igogailua instalatzeko lanak zortzi hilabete eta erdiz luzatu dira, eta lanen kostua, gunea hiritartzea eta lorategia jartzea barne, 900.000 eurokoa izan da. Ekainean inauguratu zen Pinto Zuluaga kalekoa igogailuak bezala, Doctor Flemingoak ere badu segurtasun kamera bat, 24 ordutan Udaltzaingoaren komisariara konektatuta egongo dena. “Eguneko 24 ordutan martxan egongo da igogailua, eta ez litzaiguke gustatuko errespetatzen ez duen jendea dela eta ordutegia mugatu behar izatea”, aipatu du Basauriko alkate Loly de Juanek igogailuaren inaugurazioan.

ARAGÓN KALEKO IGOGAILUA

Udalerriko traba arkitektoniko nagusiak ezabatzeko zereginean, Aragón eta León kaleak lotuko lituzkeen beste igogailua bat du buruan Udalak, inguru horretako eskailera guztiak ekiditea ahalbidetuko lukeena. Doctor Flemingo igogailuaren inaugurazioan Loly de Juanek adierazi duenez “herriko bi gune garrantzitsu lotzen dituen igogailua martxan jarri da gaur azkenean, eta honek garbi uzten du pertsonen joan-etorria errazteko traba arkitektonikoak ezabatzea oso garrantzitsua dela”.

Arriba