Basauri

BIDEOA // Ekaitz elektriko batek Basauriko kaleak astindu ditu 20 minututan zehar

 

Lehendakari Agirre etorbidean zihoazen autoek gelditu egin behar izan zuten errepidean bertan maldan behera zetorren ur piloa zela eta. Bideoan ikus daitekeen bezala, zenbait tximistek Basauriko erdigunetik oso gertu jo zuten.

Joan den osteguneko, uztailaren 1eko 21:10 zirenean, ekaitz elektriko batek Basauri astindu zuen hogei minutu inguruz. Euriak, kazkabarrak eta tximistek erdigunean zebiltzan ibilgailuen zein oinezkoen joan-etorria oztopatu zuten; hain zuzen ere, hirigunea izan zen alderdirik kaltetuena, herriaren goiko guneetan botatako euria espaloietatik eta errepideetatik jaitsi baitzen ibairaino. Zenbait unetan, Lehendakari Agirre etorbidean zihoazen autoek errepidean bertan geratu behar izan zuten maldan behera zetorren ur piloaren eta honek zekartzan hondakinen ondorioz.

{youtube width=”600″ height=”360″}v_xzV0nDEdI{/youtube} 

METEOROLOGIA ZERBITZUAREN ARABERA, EKAITZ ELEKTRIKOA

Bidebieta Irratiaren web guneak duen metereologia zerbitzuak erakusten zuenaren arabera, ostegunekoa ekaitz elektriko bat izan zen. Gainera, kale bereko hainbat kutxatila euren tokitik atera ziren eta ondorioz, ur gehiago atera zen errepidera. Bideoan ikus daitekeenez -irudiak Lehendakari Agirre etorbidean grabatuta daude, Gaztela kalearen parean- hirigunean hainbat tximistek jo zuten. Azkenean, susto bat besterik ez zen izan, baina zenbait herritar aste batzuk lehenago Basaurin izandako uholdeen beldur ziren. 

Arriba