Basauri

BIDEOA // Basauriko Ahots-Musika Topaketaren kontzertuak San Pedro elizan eta San Jose eskolan izango dira

Urriaren 17tik azaroaren 6ra bitartean, Basauriko Ahots-Musika Topaketak dohako bost kontzertu antolatu ditu San Pedro elizan eta San Jose ikastetxean. Basauri 500 egitasmoari lotuz, Musikaz Blai ikuskizuna aurkeztuko du Basauriko Koralak, baita ‘Eusti Haiti’ kontzertuko DVDa kaleratu du Gurutze-Gorriarekin elkarlanean.

Aurtengo BATak -Basauriko Ahots-Musika Topaketak- bost zuzeneko emanaldi antolatu ditu urriaren 7tik azaroaren 6a bitartean, den-denak dohakoak. Oroith eta Hodeiertz abesbatzak batera arituko dira taulagainean, Izaro abesbatzak “bizitasun gehien” izango duen emanaldia eskainiko du, AEBetatik etorritako Salt Lake abesbatza ere aritu da, eta Basauriko Soinu Bidea eta topaketaren antolatzaile den Basauriko Koral Elkartea.

Social Antzokia obretan dela eta, kontzertu guztiak San Pedro elizan izango dira, bat izan ezik, Basauriko Koralak San Jose eskolan eskainiko du emanaldia. Kontzertu guztiek irudien proiekzioak izango dituzte, Basauriko Koralak prestaturiko Musikaz Blai ikuskizuna barne, herriaren eta koralaren historia errepasatzen duen ikuskizuna, alegia.

{xtypo_info}BATeko KONTZERTU AGENDA{/xtypo_info}Abesbatza: Oroith eta Hodeiertz abesbatzak
Data: Urriak 17, 18:30ean
Tokia: San Pedro elizan

Abesbatza: Izaro abesbatza
Data: Urriak 22, 20:30ean
Tokia: San Pedro elizan

Abesbatza: Salt Lake abesbatza
Data: Urriak 25, 20:00an
Tokia: San Pedro elizan

Abesbatza: Soinu Bidea
Data: Azaroak 5, 20:30ean
Tokia: San Pedro elizan

Abesbatza: Basauriko Koral Elkartea
Data: Azaroak 6, 20:30ean
Tokia: San Jose eskolan

{xtypo_info}“EUTSI HAITI” KONTZERTUKO DVDak SALGAI GURUTZE-GORRIAREKIN ELKARLANEAN{/xtypo_info}Horiek horrela, Basauriko Korala Gurutze-gorriarekin elkarlanean jarraituko du. Apirilaren 11ko “Eutsi Haiti” kontzertuan 1.000 € atera zituzten Haitin izandako hurakanaren biktimei laguntzeko. Orduko zuzeneko emanaldia grabatu zuten eta orain DVDa kaleratu dute. Zortzi eurotan salgai dute Koralaren lokaletan –Bar La Coral, autonomía kaleko 12 eta 14 zenbakietan- ostiralero arratsaldeko 20:00etatik aurrera edo e-mail bidez coral.basauri@euskalnet.net helbide elektronikora idatziz.

{xtypo_info}2009ko BAT – BASAURIKO AHOTS ETA MUSIKA TOPAKETA{/xtypo_info}http://www.youtube.com/watch?v=AMYwZztBulM

Arriba