Basauri

Batez beste 1.100 lagunek erabiltzen dute egunero San Miguelgo autobusa

basauri_lanzadera_san_miguel

San Miguelgo autobus transbordadoreak sekula izan duen erabiltzaile kopururik altuena lortu du uztailean: 34.188 erabiltzaile, batez beste eguneko 1.100 bidaiari, alegia. Basauriko Udalak autobus transbordadorearen zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den Alsa konpainiak emandako datuak txalotu ditu.

San Miguel – Bolueta autobus transbordadorearen zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den Alsa konpainiak emandako datuen arabera, goizeko 8.00ak eta 09.00ak bitartean ibiltzen da bidaiari gehien, 2.500 erabiltzaile batez beste. Horrekin batera azpimarratu beharrekoa da erabiltzaile kopurua inongo momentutan ez dela 150etik jaisten eta horrek “doako autobus honek dakartzan onurak agerian uzten ditu”.

San Miguelgo autobus transbordadoreak uztailean lortu du sekula izan duen erabiltzaile kopururik altuena, 34.188 bidaiari. Zerbitzu honen eguneroko jarraipena egiten duen azterketak eman du datu honen berri –autobusek bidaiarien kontrolik ez daramaten arren, erabiltzaileari ez baitzaio txartelik eskaintzen- eta 2009ko otsailean martxan jarri zenetik bidaiari kopuruak etengabe gora egin duela erakusten du.

{xtypo_info}LOLY DE JUAN: “EGOKINA LITZATEKE ASTEBURUTAN AUTOBUSA METRO ATARIRAINO HELTZEA”{/xtypo_info}{youtube width=”600″ height=”360″}kmQsj5tHg1g{/youtube}

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Basauriko Udalaren arteko etengabeko liskarren ostean, autobus transbordadoreak Boluetako zubia pasa zuen lehen aldiz abuztuan eta Metroaren geltokiraino bertaraino iritsi zen bidaiariak garroibidetik ahalik eta gertuen jasotzeko. Abuztuan erabiltzaile kopuruak beherakada txiki bat jasan du aurreko hilabetearekin alderatuz baina iazko datuei begiratuz gero gora egin du. 2009ko 19.251 bidaiarietatik 2010eko 31.409ra igaro gara, 12.158 erabiltzaile gehiago. Bestetik, Aste Nagusiak bidaiarien joan-etorria areagotu du ostiral eta larunbat arratsalde eta gauetan.

Arriba