Basauri

Basauriko ikastetxe guztiek aurre-matrikula ireki dute otsailaren 11ra arte

basauri_arizkoikastola

Herriko ikastetxeetan matrikula erreserba gaurtik aurrera egin dezakete Basauriko gurasoek euren seme-alabak herrian ikas dezaten. Udalak hitzaldi bat antolatu du Basozelaiko gizarte etxean eta 2 eta 3 urte birateko umeak dituzten gurasoei gutuna bidaliko diete etxera.

Udalerriko eskoletan aurre-matrikulazioa egiteko prozesuaren barruan, izan ere eskariak onartzeko epea 2011ko urtarrilaren 31tik otsailaren 11ra arte (biak barne) egongo baita irekita, Basauriko Udaleko Herritarren Harremanetarako Arloak gutun bat bidaliko die 2 eta 3 urteko haurrak dituzten familiei, eta horretan, udalerrian dauden eskola baliabideei buruzko informazioa emango da.

GURASOENTZAKO HITZALDIA OSTEGUNEAN GIZARTE ETXEAN

Halaber, Basauriko Udaleko Herritarren Harremanetarako Arloak hitzaldi bat antolatuko du,  datorren ikasturtean 2 eta 3 urteko umeak matrikulatuko dituzten familiei orientabideak eskaintzeko helburuz. Hitzaldiaren helburua familiei informazioa ematea izango da, Basaurin dauden hizkuntza eredu, eskola ibilbide eta hezkuntza baliabideei buruz.

Hitzaldia Miguel Angel Matutek emango du, Berritzagune 06ko (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko hezkuntza-prestaketa eta berrikuntzari laguntzeko zentroa) eskola-orientaziorako arduraduna, Basauriko ikastetxeak zentro horri atxikita baitaude;  eta hitzaldi hori datorren ostegunean izango da, otsailaaren 3an, 17:30etik 19:00etara, Basozelaiko Gizarte Etxeko ekitaldi aretoan (Basozelai kaleko 11, Basauri) Hitzaldia ematen den denboran haurtzaindegi zerbitzua egongo da, familiek bertaratzeko aukera handiagoa izan dezaten.

Arriba