Basauri

Arizko ikastolako 3. mailako ikasleek parte hartu dute komunikazio ikastaroan

basauri_ikastaroa_2010

Arizko ikastolako hirugarren mailako ehun bat ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiak eskaintzen dituen ahozkotasun ikastaroetan. Aurten, irratiaz gain, telebista ere erabili dute ikastaroek umeen hitz erraztasuna hobetzeko.

Hirugarren urtez jarraian, 7 eta 9 urte bitarteko ikasle bizkaitarrei zuzendutako irrati eta telebista ikastaroak antolatu ditu Bidebieta Irratiak. Aurten, Gandasegi eskola (Galdakao), Jose Migel Barandiaran eskola (Etxebarri) eta Arizko ikastola (Basauri) izan dira hiru parte hartzaileak. Abenduan hasi ziren eskola teoriko eta praktikoak eta urtarrilean bukatu dira ikastaroak. Ikasle talde bakoitzak euren irratsaio propioa grabatu dute Bidebieta Irratiak dituen estudioetan, Basauriko Gizarte Etxean. Ikastaroek Bizkaiko Foru Alduandiaren diru-laguntza jaso dute.

BASAURI - ARIZKO IKASTOLA - IRRATSAIOA

Eskola: Arizko ikastola
Maila: 3A
Irratsaioa jaitsi: MP3

Eskola: Arizko ikastola
Maila: 3B
Irratsaioa jaitsi: MP3

BASAURI - ARIZKO IKASTOLA - BIDEOA

{youtube width=”600″ height=”337″}_UtwS6j104A{/youtube}

Arriba