Basauri

BIDEOA // Korrika apirilaren 15ean helduko da Basaurira, gaueko 22:00etan

Urbitik sartu, Kaleroraino igo, udaletxetik igaro eta San Miguelera joango da Korrika 17. Autobusak antolatu ditu AEKak apirilaren 17an Donostiara joateko, Korrikaren helmugara.

Hamahiru egun eskas gelditzen dira Korrika 17 abiatzeko Euskal Herrian barrena. Ibilibide ofizialak jasotzen duenez, 21:15ak aldera Galdakaotik igaro ostean, Basaurira helduko da Korrika, gaueko hamarretan. Azken hitza Korrika Batzordearena izango den arren, dirudienez, aurretik egindako ibilbide bat errepikatuko du, hau da, Urbi auzotik sartu eta Kaleroraino helduko da. Ondoren, udaletxetik igaro eta San Migeletik Arrigorriagara bidean alde egingo du. Hementxe duzue Korrika 17ren ibilbide zehatza: http://tinyurl.com/5wyps4t

{youtube width=”600″ height=”360″}M-_p2saKP8M{/youtube}

Apirilaren 7tik 17ra bitartean, aurtengo Korrikak 2.000 kilometro egingo ditu, Trebiñutik Donostiara bitartean. Euskara eta hizkuntzaren irakaskuntza indartzeko balioko du Korrikak jasoko duen dirua. Aurten, Korrikaren omendua Euskaltzaindia izango da. Horiek horrela, Korrika kulturalak hamaika ekitaldi antolatu ditu Basaurin. Orain lau urte, Korrikak 600.000 lagun bildu zituen ibilbide osoan zehar.

Arriba