Basauri

BIDEOA // Basauriko La Basconia lantegiari buruzko dokumentalaren aurrerapena ikusgai

Basauriko La Basconia lantegia

Dagoeneko ikusgai dago La Basconia fabrikaren historia bertako langileen eta garai hartako umeen ikuspegitik  kontatzen duen dokumentalaren aurrerapena, 2012aren amaieran aurkeztuko da bere osotasunean.

Bidebieta Irratiak Basauriko La Basconia fabrikari buruz egin duen dokumentalaren aurrerapena plazaratu du. Irratiak bere 15. urteurrena ospatzen du aurten, eta urteurren horren harira antolatu diren ekintzen artean burutu du dokumentala; ekimen horien guztien berri hilabete batzuk barru emango da. Dokumentalak La Basconiako langile izandakoek zein eskarabilla artean korrika ibili ohi ziren garai hartako umeek kontatutako bizipenak jasotzen ditu; bi ikuspegi horiek aberastu baino ez dute egin egungo basauriarren oroimenean oraindik bizi-bizi mantentzen den lantegiaren historia.

{youtube width="580" height="352"}CyJFJnHuHcE{/youtube}
BIDEBIETA IRRATIAREN 15. URTEURRENA

Aipaturiko 15. urteurrenaren harira, bi dokumental egin ditu Bidebieta Irratiak, eta urte honen amaieran aurkeztuko ditu Basaurin bertan. Horietako bat La Basconiaren historia kontatzen duena da; lantegi honek hazkunde handia ekarri zion herriari industrializazio garaian, 70eko hamarkadara arte iraun zuen bultzada. Dokumental bakoitzak ordu erdi inguruko iraupena du eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso dute.

Arriba