Basauri

Lisabö eta Anari zuzenean arituko dira MAZ Basauriko hirugarren jardunaldian

basauri_maz_nacho_vegas_publico_social_antzokia_2012

MAZ Basauri zikloak bi aldiz jarraian bete du Social Antzokia. Dagoeneko, Delafé y Las Flores Azules eta Nacho Vegas izan dira talde nagusiak. Ostiralean hontan, maitzaren 18an, Lisabök eta Anarik joko dute.

MAZaren hirugarren egunean azken hamarkadako musikari euskaldun garrantzitsuenetako bi igoko dira taulagainera: Lisabö eta Anari. Lisabök, 90eko hamarkadaren amaieran Irunen sorturiko taldeak, beti jaso du kritikaren aitorpena, baina ‘Animalia lotsatuen putzua’ diskoarekin (Bidehuts, 2011) egin du eztanda; lan honek Mondosonoro edo Rockdelux bezalako aldizkarien azaletara eraman zuen taldea (urteko diskorik onena bigarrenean).

Anari Alberdik bere aldetik (Azkoitia, 1970) gure inguruko ahots femeninorik berezienetako bat duela demostratu du hamabost urte baino gehiagoko ibilbidean zehar. Nick Cave edo Bob Dylanen influentziek inguratuta, emozioz beteriko rock gordin eta poetikoa landu du beti. ‘Irla izan’ bere azken lana aurkezteko formatu akustikoan egindako biraren ostean, hauxe izango da taldeak lagunduta eskainiko duen lehenengo kontzertua.

+ Sarrerak salgai 10/12 eurotan

+ Nola heldu MAZ Basaurira?

 

Arriba